Asteazken arratsalde honetan (maiatzak 19) 17:00etan jarri dute biltzeko hitzordua Atallu industriagunean; Oria Kalea 2an. "Belar artifiziala garbituko dugu", iragarri dute.
Auzolanean ikastola ataria, Udarregiko kanpoaldea eraldatzen dihardute, "guraso, irakasle, ikasle eta Udalaren artean". Hilabeteotan Haur Eskolako horma txuriz margotu dute, hilerri zaharrean egurrezko eserleku hainbat egokitu dituzte borobilean esertzeko. Azken aldian, hainbatetan ikasgela inguru honetara lekuz aldatu dute Udarregikoek. Agerialde eraikinaren ataria ere nabarmen txukundu dute...
Orain arteko formula bera baliatzen segi asmo dute asteotan ere; auzolanarena. Datozen erronkak ere zeintzuk izango diren zehaztu dute; "belar artifiziala txukundu hamaken azpian jartzeko HH3ko gelaren ondoan", "Haur Eskolako jolasak kendu eta elementu ezberdinak jarri txukundu ondoren", "kanpoan klaseak emateko aulki eta mahaiak jarri"... Belar artifiziala garbitzeko erronkari helduko diote gaurkoan (maiatzak 19).
Parte hartzeko deia
Udarregi Ikastolako kanpo espazio taldeak iragarri duenez, "lanean jarraituko dugu gure haur eta gazteentzako guneak eraldatzen". Deialdi berriak finkatu dituzte asteotarako. "Parte hartu nahi?", luzatu dute gonbita.
Parte hartzeko interesa duenak mezu bat idatzi dezala helbide honetara: hitzaho@udarregi.eus Informazio gehiago hemen: udarregi.eus