Bi istripu goizean, N-634 errepidean

Noaua Aldizkaria 2021ko mai. 20a, 09:09

Goiz mugitua beste behin, Usurbil alderik alde zeharkatzen duen N-634 errepidean. SOS Deiak-ek aditzera eman duenez, bi istripu izan dira Luzuriaga inguruan.

Usurbil zeharkatzen duen N-634 errepidea ezbeharren protagonista beste behin ostegun goiz honetan. Bi istripu izan direla berri eman du SOS Deiak-ek. Lehendik ere hainbat alditan istripuak jazo diren zonaldean hain zuzen; kasu honetan Luzuriaga inguruan. Goiz berean, bi istripu izan direla ohartarazi du SOS Deiak-ek. Biak ala biak "bi motorzalerekin". Larrialdi zerbitzuek ohartarazi dutenez, Donostia ospitalera eraman dituzte.

Arratzain-Igara bide mozketa
Errepideez ari garela, gogoan izan; Arratzain-Igara bidea etenda aurkituko duzuela ostegun honetan hainbat uneetan. Telesail bat grabatzen ari dira. Hortik bidea itxi beharra. Mozketak ostegun honetako (maiatzak 20) arratsaldeko 19:00ak arte luzatuko direla ohartarazi du Usurbilgo Udalak.