Sendabelarren tailerra Santuenean
Santuenea Elkarteak auzoko bilgunearen egoitzan bertan (Santuenea, 12) datozen bi ostiraletarako iragarri duen tailerrak bertako sendabelarrak izango ditu hizpide; ezaugarriak, erabilera... Maiatzaren 21ean eta 28an, 18:00-20:00 artean izango den tailer teoriko eta praktikorako izena aurrez eman ahalko da, 670 027 731 telefono zenbakira deituta.
"Ilargia eta egutegi biodinamikoa" ikastaroa
Alkartasuna baserritarren kooperatibak antolaturiko saioa ostiralean, maiatzak 21, 15:30-18:30 artean Potxoenean. "Egutegi biodinamikoa" izeneko saioan, landare, zuhaitz, erle eta fruitu arboletan ilargiak duen eragina aztertuko dute. Izena aurrez eman daiteke 15 euroren truke, bideotatik: usurbilkultura.eus / 943 361 114 / alkartasuna.eus
Kzgunera datozen ikastaroak
Maiatzean goizez ari dira zabaltzen Usurbilgo KzGunea, 9:00-13:00 artean. Ekainaren 1etik aurrera 16:00-20:00 artean. Honatx KzGunera datozen ikastaroen berri:
-Maiatzak 28-31, 09:00-11:00 "Sortu bideoak zure gustukoen irudiekin".
-Ekainak 1-4, 16:00-18:00 "Ofimatika tresnak-LibreOffice".
-Ekainak 15-24, 16:00-18:00 "Kudeatu zaitez Google aplikazioekin".
-Ekainak 25-30, 16:00-18:00 "Facebook. Konektatu lagun eta senideekin".
Informazio gehiagorako: Kale Nagusia, 37 / 943 023 684 / tutor.usurbil@kzgunea.net / kzgunea.eus