Koronabirusa

Eremu horira igaro da Usurbil

Noaua Aldizkaria 2021ko mai. 21a, 12:36

237,79raino murriztu da 100.000 biztanleko 14 eguneko covid19aren intzidentzia. 300etik beherako intzidentzia dugunez, eremu laranjatik horira igaro da Usurbil, Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak ostiral eguerdi honetan ezagutzera eman dituen azken datuen arabera.

Covid19 kasu bat detektatu du Osasun Sailak azken 24 orduotan Usurbilen. Halere, beheranzko joera argian segitzen du, 100.000 biztanleko 14 eguneko koronabirusaren intzidentziak. 317,06tik 237,79raino murriztu da. 300eko tasaren azpitik denez, eremu laranjatik horira igaro da udalerri hau.

Maiatzeko lehen 20 egunetan 37 koronabirus kasu detektatu ditu Osasun Sailak udalerri honetan, 9 azken 7 egunotan. 15 azken 14 egunetan:
Apirilak 1: 3.
Apirilak 2: 0.
Apirilak 3: 3.
Apirilak 4: 0.
Apirilak 5: 2.
Apirilak 6: 0.
Apirilak 7: 3.
Apirilak 8: 0.
Apirilak 9: 2.
Apirilak 10: 1.
Apirilak 11: 1.
Apirilak 12: 3.
Apirilak 13: 5.
Apirilak 14: 0.
Apirilak 15: 2.
Apirilak 16: 2.
Apirilak 17: 2.
Apirilak 18: 2.
Apirilak 19: 2.
Apirilak 20: 3.
Apirilak 21: 9.
Apirilak 22: 2.
Apirilak 23: 3.
Apirilak 24: 2.
Apirilak 25: 1.
Apirilak 26: 5.
Apirilak 27: 3.
Apirilak 28: 1.
Apirilak 29: 9.
Apirilak 30: 1.
Maiatzak 1: 3.
Maiatzak 2: 2.
Maiatzak 3: 3.
Maiatzak 4: 4.
Maiatzak 5: 4.
Maiatzak 6: 6.
Maiatzak 7: 0.
Maiatzak 8: 1.
Maiatzak 9: 2.
Maiatzak 10: 0.
Maiatzak 11: 3.
Maiatzak 12: 0.
Maiatzak 13: 0.
Maiatzak 14: 5.
Maiatzak 15: 0.
Maiatzak 16: 0.
Maiatzak 17: 0.
Maiatzak 18: 2.
Maiatzak 19: 1.
Maiatzak 20: 1.

Intzidentziaren bilakaera (100.000 biztanleko 14 eguneko tasa)
Eremu laranjan

Apirilak 14: 364,62.
Apirilak 15: 348,76.
Apirilak 18: 396,32.
Apirilak 19: 396,32.

Eremu gorrian

Apirilak 20: 443,88.
Apirilak 21: 539.
Apirilak 22: 570,70.
Apirilak 25: 602,41.
Apirilak 26: 634,12.
Apirilak 27: 602,41.
Apirilak 28: 618,26.
Apirilak 29: 729,23.
Maiatzak 2: 729,23.
Maiatzak 3: 745,09.
Maiatzak 4: 760,94.
Maiatzak 5: 681,67.
Maiatzak 6: 745,09.
Maiatzak 9: 697,53.
Maiatzak 10: 618,26.
Maiatzak 11: 618,26.
Maiatzak 12: 602,41.
Maiatzak 13: 459,73.
Maiatzak 16: 443,88.

Eremu laranjan
Maiatzak 17: 396,32.
Maiatzak 18: 364,62.
Maiatzak 19: 317,06.

Eremu horian
Maiatzak 20: 237,79.

Buruntzaldea ere eremu horian
Eskualde ia osoa ere eremu horian da, Hernani izan ezik; eremu laranjan segitzen du, horira hurbiltzen doa halere:
-Andoain: 100,08 (duela astebetekoarekin alderatuta: 0,50. Azken 7 egunetan 7 kasu). 
-Astigarraga: 209,77 (duela astebetekoarekin alderatuta: 0,47. Azken 7 egunetan 5 kasu). 
-Hernani: 313,06 (duela astebetekoarekin alderatuta: 0,67. Azken 7 egunetan 19 kasu). 
-Lasarte-Oria: 262,54 (duela astebetekoarekin alderatuta: 0,59. Azken 7 egunetan 11 kasu).
-Urnieta: 209,37 (duela astebetekoarekin alderatuta: 0,93. Azken 7 egunetan 7 kasu). 
-Usurbil: 237,79 (duela astebetekoarekin alderatuta: 0,52. Azken 7 egunetan 9 kasu).  

Gipuzkoa eremu horian 
Gipuzkoak ere berdin, eremu horian segitzen du. 100.000 biztanleko 14 egunetako intzidentzia metatuak beherantz segitzen du herrialdean; 262,33raino murriztu da azken 24 orduotan. 5.000 biztanletik gorako 2 udalerri ditu eremu gorrian, 6 laranjan, 25 horian eta 1 berdean.

7.719 test egin dituzte azken 24 orduotan EAE mailan. 396 izan dira positiboak (%4,2); 133 Gipuzkoan, 233 Bizkaian eta 27 Araban. 3 EAE-tik kanpo bizi direnen artean. 44 pertsona ospitaleratu zituzten atzo, 130 daude ZIU-n. Puntu bakarraren azpitik izatea gomendatzen duten oinarrizko birsorkuntza tasa 0.86koa da gaur.  

Ikastetxeei dagokienez, EAE-ko 50 ikastetxeetako 62 ikasgela daude itxita. EAE osoko 17.554 ikasgelen %0,35a.

Informazio gehiago hemen: covid19