Sorkuntzaren kateak etenik ez

Noaua Aldizkaria 2021ko mai. 21a, 16:30

Kultur ukitu nabarmena izan duen ekitaldiarekin borobildu nahi izan du Usurbil F.T.-k 2020-21 denboraldia, klubeko kide gaztetxoenekin.

Kirol urtea amaitzear den honetan, 2020-21 denboraldia borobiltzeko ekitaldia antolatu du Usurbil F.T.-k ostiral arratsalde honetan Sutegin, klubeko talde gaztetxoenekin; "Natur-argazkiak" eta "hanka-baloi jolasak frontoian" hizpide zuten argazki eta bideo emanaldia proiektatu dute eta klubeko kideon artean sortutako lanak saritu dituzte. 

Hitzordua, Usurbil Futbol Taldeko musikariek girotu dute; gaurkoan musikari bilakatu diren klubeko futbolariek. Albiste honi atxikitako bideoan duzue eskaini duten kontzertu txikia.