Sutegi udal liburutegitik ostegun honetarako, maiatzaren 27rako, arratsaldeko 18:00etan Sutegiko auditorioan iragarria zuten "Irudipuinak" emanaldia bertan behera utzi dutela berri eman dute sare sozialen bidez. Halere ziurtatu dutenez, "pena! Aurrerago gonbidatuko ditugu Ixabel Agirresarobe eta Mattin Sutegi liburutegira", iragarri dute.
Adin tarte guztietako herritarrei zuzenduriko hitzorduan, ipuinak eta irudiak uztartzekoak zituzten Agirresarobek eta Mattinek. Ipuinak kontalari usurbildarraren eskutik, eta Mattinek sortutako marrazkiak bestetik.
70 lagunentzako lekua zuten auditorioan. Antolakuntzak sarrera eskuratzeko ohikoa bilakatu den plataformaren, usurbilkultura.eus web bidez jakinarazi duenez, "saioa bertan behera geratu da artistetako baten osasun-arazoak tarteko". Udal liburutegiak sare sozialen bidez adierazitakoa berretsi dute webgune honetan ere. "Berriz ere antolatzekotan" dira saio hau. "Ohiko kanalen bidez emango dugu aditzera", iragarri dute.