Matrikulazio-epea:
- Maiatzak 24-28 bitarte.
Ordutegia presentzialki:
- Asteartea eta osteguna, 10:00-12:30 / 17:30-19:00.
Eskaintza:
- Musika Txokoa, Musika Mintzaira, tronpeta, tronboia, saxofoia, biolina, perkusioa, klarinetea, eskusoinua, trikitixa, panderoa, pianoa, txistua, gitarra, flauta, organoa, abesbatza, talde instrumentalak.
Matrikula nola egin:
- On-line datuak bete www.zumarte.eus orrian edo dagokion inprimakia eskuz bete eta musika eskolako bulegoan entregatu (Kale Nagusia, 45).
Ordainketa:
- Plaza kopuruen zozketak egin eta onartutako ikasleen zerrendak argitaratu ondoren, adierazitako kontu korrontetik, ikaslea onartua izan den ikasgaien matrikularengatik ordaindu beharreko tasaren %10 kobratuko da ekaina bukaeran, %40 iraileko lehen astean eta %50 abendua hasieran. Lehengo urteko matrikulen eta kuoten prezioa mantenduko da.
- Plaza banaketaren arautegia aplikatuko da.
Hobariak:
- Familia ugarietan, matrikularen prezioan %40ko deskontua ikasle gazteenari. Horretarako, familia ugariaren txartela eraman beharko da bulegora.
- Unitate familiar bereko 3 senide edo gehiago matrikulatuta dauden kasuetan, matrikularen prezioan %40ko deskontua ikasle gazteenari. Ikasle gazteenak bixkiak izanez gero, ikasle bati bakarrik egingo zaio deskontua.
Oharrak:
- Instrumentua ikasten hasten direnen artean, tronboia, saxofoia, tronpeta edo biolina ikasten hasten direnei, nahi izanez gero eta ikasleentzat egokiak badira (tamaina e.a), Zumartek dituen instrumentuak urtebetez utziko zaizkie.
Ordutegiak:
- Instrumentuko ordutegiak: behin-behineko ordutegiak telefono edo bideo-dei bidez adostuko dira.
- Pandemiaren neurriak mantentzen diren bitartean, Musika Txokoko ordutegiak bereziak izango dira.
Matrikulazioari eta ordutegiei buruzko informazio gehiago:
- 943 371 594.
- www.zumarte.eus