Koronabirusa

Kasu berririk ez asteburuan, 190,23raino gutxitu da intzidentzia

Covid19 kasu berririk ez asteburuan Usurbilen, Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak astelehen honetan ezagutzera eman dituen azken datuen arabera. 237,79tik 190,23raino murriztu da 100.000 biztanleko 14 eguneko koronabirusaren intzidentzia udalerri honetan. Eremu horian egoten segitzen dugu.

0 covid19 kasu iragan ostiral, larunbat eta igandean Usurbilen. Osasun Sailak ez du koronabirus kasurik antzeman asteburuan udalerri honetan. Ondorioz, beheranzko bidean segitzen du 100.000 biztanleko 14 eguneko koronabirusaren intzidentziak. 190,23an da jada. Eremu horira igaro ginen iragan astean eta hala jarraitzen dugu.

Maiatzeko lehen 23 egunetan 37 koronabirus kasu detektatu ditu Osasun Sailak udalerri honetan, 4 azken 7 egunotan. 12 azken 14 egunetan:
Apirilak 1: 3.
Apirilak 2: 0.
Apirilak 3: 3.
Apirilak 4: 0.
Apirilak 5: 2.
Apirilak 6: 0.
Apirilak 7: 3.
Apirilak 8: 0.
Apirilak 9: 2.
Apirilak 10: 1.
Apirilak 11: 1.
Apirilak 12: 3.
Apirilak 13: 5.
Apirilak 14: 0.
Apirilak 15: 2.
Apirilak 16: 2.
Apirilak 17: 2.
Apirilak 18: 2.
Apirilak 19: 2.
Apirilak 20: 3.
Apirilak 21: 9.
Apirilak 22: 2.
Apirilak 23: 3.
Apirilak 24: 2.
Apirilak 25: 1.
Apirilak 26: 5.
Apirilak 27: 3.
Apirilak 28: 1.
Apirilak 29: 9.
Apirilak 30: 1.
Maiatzak 1: 3.
Maiatzak 2: 2.
Maiatzak 3: 3.
Maiatzak 4: 4.
Maiatzak 5: 4.
Maiatzak 6: 6.
Maiatzak 7: 0.
Maiatzak 8: 1.
Maiatzak 9: 2.
Maiatzak 10: 0.
Maiatzak 11: 3.
Maiatzak 12: 0.
Maiatzak 13: 0.
Maiatzak 14: 5.
Maiatzak 15: 0.
Maiatzak 16: 0.
Maiatzak 17: 0.
Maiatzak 18: 2.
Maiatzak 19: 1.
Maiatzak 20: 1.
Maiatzak 21: 0.
Maiatzak 22: 0.
Maiatzak 23: 0.

Intzidentziaren bilakaera (100.000 biztanleko 14 eguneko tasa)
Eremu laranjan

Apirilak 14: 364,62.
Apirilak 15: 348,76.
Apirilak 18: 396,32.
Apirilak 19: 396,32.

Eremu gorrian

Apirilak 20: 443,88.
Apirilak 21: 539.
Apirilak 22: 570,70.
Apirilak 25: 602,41.
Apirilak 26: 634,12.
Apirilak 27: 602,41.
Apirilak 28: 618,26.
Apirilak 29: 729,23.
Maiatzak 2: 729,23.
Maiatzak 3: 745,09.
Maiatzak 4: 760,94.
Maiatzak 5: 681,67.
Maiatzak 6: 745,09.
Maiatzak 9: 697,53.
Maiatzak 10: 618,26.
Maiatzak 11: 618,26.
Maiatzak 12: 602,41.
Maiatzak 13: 459,73.
Maiatzak 16: 443,88.

Eremu laranjan
Maiatzak 17: 396,32.
Maiatzak 18: 364,62.
Maiatzak 19: 317,06.

Eremu horian
Maiatzak 20: 237,79.
Maiatzak 23: 190,23.

Buruntzaldea ere eremu horian
Eskualde osoa eremu horian da:
-Andoain: 100,08 (duela astebetekoarekin alderatuta: 0,58. Azken 7 egunetan 8 kasu). 
-Astigarraga: 209,77 (duela astebetekoarekin alderatuta: 0,52. Azken 7 egunetan 4 kasu). 
-Hernani: 213,68 (duela astebetekoarekin alderatuta: 0,50. Azken 7 egunetan 10 kasu). 
-Lasarte-Oria: 178,52 (duela astebetekoarekin alderatuta: 0,51. Azken 7 egunetan 11 kasu).
-Urnieta: 241,58 (duela astebetekoarekin alderatuta: 0,88. Azken 7 egunetan 5 kasu). 
-Usurbil: 190,23 (duela astebetekoarekin alderatuta: 0,43. Azken 7 egunetan 4 kasu).  

Gipuzkoa eremu horian 
Gipuzkoak ere berdin, eremu horian segitzen du. 100.000 biztanleko 14 egunetako intzidentzia metatuak beherantz segitzen du herrialdean; 222,08raino murriztu da azken 24 orduotan. 5.000 biztanletik gorako 2 udalerri ditu eremu gorrian, 2 laranjan, 27 horian eta 3 berdean.

5.228 test egin dituzte azken 24 orduotan EAE mailan. 241 izan dira positiboak (%4,2); 88 Gipuzkoan, 125 Bizkaian eta 25 Araban. 3 EAE-tik kanpo bizi direnen artean. 16 pertsona ospitaleratu zituzten atzo, 124 daude ZIU-n. Puntu bakarraren azpitik izatea gomendatzen duten oinarrizko birsorkuntza tasa 0.93koa da gaur.  

Ikastetxeei dagokienez, EAE-ko 49 ikastetxeetako 60 ikasgela daude itxita. EAE osoko 17.554 ikasgelen %0,34a.

Informazio gehiago hemen: covid19