Gernika ibilbidearen zati bat itxita gaur arratsaldean

Noaua Aldizkaria 2021ko mai. 26a, 08:43

Adi asteazken arratsaldean, Udarregi Ikastolatik nahiz Oiardo Kiroldegitik igaro asmo duzuenoi. Gernika ibilbidearen zati bat itxita aurkituko duzue.

Bide mozketa baten berri eman dio Usurbilgo Udalak NOAUA!ri. Asteazken arratsaldean izango da, maiatzaren 26an. Adi, Udarregi Ikastola edota Oiardo Kiroldegi paretik igarotzen den Gernika ibilbideari, bide hauxe izango baita itxiko dutena.

Asteazken arratsaldean, hilaren 26an aipatu moduan, ikastolako ikasketa eta lan eguna amaitu ostean, 17:45-20:00 artean. Ez dute bide osoa itxiko, zati bat baizik. Usurbilgo Udalak ohartarazi duenez, "Agerialdeko errondotatik hasi, eta herrigunera bidean, Gernika ibilbideko erdiko zebrabidera arte egongo da itxita". 

Bide zati hau itxita egon arren, Oiardo Kiroldegiko nahiz anbulatorioko aparkalekuak erabilgarri egoten segiko dute, "Agerialdeko errotonda ere erabilgarri izango da, herrira zuzenean jaisten den irteera izan ezik", Udaletik zehaztu dutenez.

Hementxe Udalak helaraziko ondoko mapan, itxita egongo den bide zatia:



Urbil ondoko bide zati bat ere itxita
Bizpahiru astez itxita egongo da Urbil inguruko bide zati bat, Eman lantegi parekoa, egunero 8:30-18:00 artean.