Koronabirusa

206,09tik 174,38ra murriztu da berriz intzidentzia

Noaua Aldizkaria 2021ko mai. 26a, 12:28

Atzo bezala, beste covid19 kasu bat detektatu du Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak Usurbilen. Halere koxkatxo bat gorantz egin ostean berriz ere murriztu egin da 100.000 biztanleko 14 eguneko koronabirusaren intzidentzia udalerri honetan; 206,09tik 174,38ra. Eremu horian egoten segitzen dugu.

Maiatzean 39 koronabirus kasu detektatu ditu Osasun Sailak udalerri honetan, 4 azken 7 egunotan. 11 azken 14 egunetan:
Apirilak 1: 3.
Apirilak 2: 0.
Apirilak 3: 3.
Apirilak 4: 0.
Apirilak 5: 2.
Apirilak 6: 0.
Apirilak 7: 3.
Apirilak 8: 0.
Apirilak 9: 2.
Apirilak 10: 1.
Apirilak 11: 1.
Apirilak 12: 3.
Apirilak 13: 5.
Apirilak 14: 0.
Apirilak 15: 2.
Apirilak 16: 2.
Apirilak 17: 2.
Apirilak 18: 2.
Apirilak 19: 2.
Apirilak 20: 3.
Apirilak 21: 9.
Apirilak 22: 2.
Apirilak 23: 3.
Apirilak 24: 2.
Apirilak 25: 1.
Apirilak 26: 5.
Apirilak 27: 3.
Apirilak 28: 1.
Apirilak 29: 9.
Apirilak 30: 1.
Maiatzak 1: 3.
Maiatzak 2: 2.
Maiatzak 3: 3.
Maiatzak 4: 4.
Maiatzak 5: 4.
Maiatzak 6: 6.
Maiatzak 7: 0.
Maiatzak 8: 1.
Maiatzak 9: 2.
Maiatzak 10: 0.
Maiatzak 11: 3.
Maiatzak 12: 0.
Maiatzak 13: 0.
Maiatzak 14: 5.
Maiatzak 15: 0.
Maiatzak 16: 0.
Maiatzak 17: 0.
Maiatzak 18: 2.
Maiatzak 19: 1.
Maiatzak 20: 1.
Maiatzak 21: 0.
Maiatzak 22: 0.
Maiatzak 23: 0.
Maiatzak 24: 1.
Maiatzak 25: 1.

Intzidentziaren bilakaera (100.000 biztanleko 14 eguneko tasa)
Eremu laranjan

Apirilak 14: 364,62.
Apirilak 15: 348,76.
Apirilak 18: 396,32.
Apirilak 19: 396,32.

Eremu gorrian

Apirilak 20: 443,88.
Apirilak 21: 539.
Apirilak 22: 570,70.
Apirilak 25: 602,41.
Apirilak 26: 634,12.
Apirilak 27: 602,41.
Apirilak 28: 618,26.
Apirilak 29: 729,23.
Maiatzak 2: 729,23.
Maiatzak 3: 745,09.
Maiatzak 4: 760,94.
Maiatzak 5: 681,67.
Maiatzak 6: 745,09.
Maiatzak 9: 697,53.
Maiatzak 10: 618,26.
Maiatzak 11: 618,26.
Maiatzak 12: 602,41.
Maiatzak 13: 459,73.
Maiatzak 16: 443,88.

Eremu laranjan
Maiatzak 17: 396,32.
Maiatzak 18: 364,62.
Maiatzak 19: 317,06.

Eremu horian
Maiatzak 20: 237,79.
Maiatzak 23: 190,23.
Maiatzak 24: 206,09.
Maiatzak 25: 174,38.

Buruntzaldea eremu horian
Eskualde osoa eremu horian da:
-Andoain: 93,41 (duela astebetekoarekin alderatuta: 0,78. Azken 7 egunetan 11 kasu). 
-Astigarraga: 164,82 (duela astebetekoarekin alderatuta: 0,52. Azken 7 egunetan 6 kasu). 
-Hernani: 159,01 (duela astebetekoarekin alderatuta: 0,44. Azken 7 egunetan 12 kasu). 
-Lasarte-Oria: 183,78 (duela astebetekoarekin alderatuta: 0,60. Azken 7 egunetan 18 kasu).
-Urnieta: 225,48 (duela astebetekoarekin alderatuta: 0,93. Azken 7 egunetan 6 kasu). 
-Usurbil: 174,38 (duela astebetekoarekin alderatuta: 0,48. Azken 7 egunetan 4 kasu).  

Gipuzkoa eremu horian 
Gipuzkoak ere berdin, eremu horian segitzen du. 100.000 biztanleko 14 egunetako intzidentzia metatuak beherantz segitzen du herrialdean; 208,20raino murriztu da azken 24 orduotan. 5.000 biztanletik gorako 2 udalerri ditu eremu gorrian, 2 laranjan, 27 horian eta 3 berdean.

8.787 test egin dituzte azken 24 orduotan EAE mailan. 379 izan dira positiboak (%4,3); 121 Gipuzkoan, 228 Bizkaian eta 29 Araban. 1 EAE-tik kanpo bizi direnen artean. 38 pertsona ospitaleratu zituzten atzo, 111 daude ZIU-n. Puntu bakarraren azpitik izatea gomendatzen duten oinarrizko birsorkuntza tasa 0.97koa da gaur.  

Maiatzaren 17tik 23ra 18 hildako eragin ditu covid19ak EAE-n.

Informazio gehiago hemen: covid19