Koronabirusa

446 kasu Usurbilen, maiatzaren 23ra arte

Noaua Aldizkaria 2021ko mai. 26a, 12:20

Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak koronabirusaren bilakaerari lotutako udalerrikako datuak argitaratzen ditu astero. Azken orduotan, maiatzaren 23ra arte metatutako zenbakiak plazaratu ditu. Usurbili dagokionez, pandemia hasieratik duela astebete baino 4 gehiago, 446 covid19 kasu positibo zenbatu ditu eta 6 hildako. Astetik asterako kasuen hazkuntza gutxitzen doa. Hemen udalerri honi, Lasarte-Usurbil osasun zonaldeari eta Buruntzaldeari dagozkion datuen berri.

USURBIL
Biztanleak: 6.308.
Antzemandako kasuak: 446.
100.000 biztanleko tasa: 7070,4.
Hildakoak: 6.
Hilgarritasun tasa: 1,3.

LASARTE-USURBIL OSASUN EREMUA
Biztanleak: 26591.
Antzemandako kasuak: 2172.
100.000 biztanleko tasa: 8168,2.
Hildakoak: 33.
Hilgarritasun tasa: 1,5.

BURUNTZALDEA
Andoain
Biztanleak: 14.988.
Antzemandako kasuak: 1.218.
100.000 biztanleko tasa: 8126,5.
Hildakoak: 21.
Hilgarritasun tasa: 1,7.

Astigarraga
Biztanleak: 6.674.
Antzemandako kasuak: 564.
100.000 biztanleko tasa: 8450,7.
Hildakoak: 3.
Hilgarritasun tasa: 0,5.

Hernani
Biztanleak: 20.124.
Antzemandako kasuak: 1.974.
100.000 biztanleko tasa: 9809,2.
Hildakoak: 27.
Hilgarritasun tasa: 1,4.

Lasarte-Oria
Biztanleak: 19.045.
Antzemandako kasuak: 1.673.
100.000 biztanleko tasa: 8784,5.
Hildakoak: 23.
Hilgarritasun tasa: 1,4.

Urnieta
Biztanleak: 6.209.
Antzemandako kasuak: 607.
100.000 biztanleko tasa: 9776,1.
Hildakoak: 4.
Hilgarritasun tasa: 0,7.

Osasun Sailaren txosten osoaren esteka hemen: covid19