"Udazkenean gonbidatuko ditugu berriro ere Ixabel eta Mattin"

Noaua Aldizkaria 2021ko mai. 27a, 08:10

Ixabel Agirresarobe eta Mattin ostegun honetan Sutegin eskaintzekoak ziren "Irudipuinak" emanaldia bertan behera utzi dute. Antolatzaileek ohartarazi dutenez, uda ostean gonbidatu asmo dituzte berriz.

Sutegi udal liburutegitik ostegun honetarako, maiatzaren 27rako, arratsaldeko 18:00etan Sutegiko auditorioan iragarria zuten "Irudipuinak" emanaldia bertan behera utzi dutela berri eman zuten aste hasieran sare sozialen bidez. Halere ziurtatu dutenez, "aurrerago gonbidatuko ditugu Ixabel Agirresarobe eta Mattin Sutegi liburutegira".

Data zehatza plazaratu ez badute ere, uda osterako utzi dute emanaldia. "Udazkenean gonbidatuko ditugu berriro ere Ixabel eta Mattin, bai horixe!".

Ohiko kanalen bidez jakinaraziko dute
Adin tarte guztietako herritarrei zuzenduriko hitzorduan, ipuinak eta irudiak uztartzekoak zituzten Agirresarobek eta Mattinek. Ipuinak kontalari usurbildarraren eskutik, eta Mattinek sortutako marrazkiak bestetik.

70 lagunentzako lekua zuten auditorioan. Antolakuntzak sarrera eskuratzeko ohikoa bilakatu den plataformaren, usurbilkultura.eus web bidez jakinarazi duenez, "saioa bertan behera geratu da artistetako baten osasun-arazoak tarteko". Udal liburutegiak sare sozialen bidez adierazitakoa berretsi dute webgune honetan ere. "Berriz ere antolatzekotan" dira saio hau. "Ohiko kanalen bidez emango dugu aditzera", iragarri dute.