EROskopoa

Ekaineko horoskopoa

Noaua Aldizkaria 2021ko eka. 2a, 09:37

Puntapaxeko sorginak ekaineko iragarpenak igorri dizkigu. Barretartiak ipini ditu orakuluaren hitzak paperean eta Ainara Azpiazu Aduriz Axpi marrazkilariak osatu ditu irudiak.

ARIES

Gutxi falta da hondartza denboraldia hasteko eta irritan zaude itsaso-ingurura joateko.

Hileko aholkua: Erredurak, olatu arteko zilipurdiak eta hondarra gorputzeko zirrikitu guztietan: paradisua izango da!

 

TAURUS

Iritsi da hainbeste itxaroten ari zinen aukera. Zure bizitza ez da berdina izango hemendik aurrera.

Hileko aholkua: Artixten gaueko izarra izango zara, bai horixe!

 

GEMINI

Zur urtebetetzeak ospatzeko irrikatan zaude, eta Egon berezia izatea nahiko duzu.

Hileko aholkua: Kontuz ibili tartaren gainean jarriko dituzun kandela guztiekin, San Juan sua emango du eta!

 

CANCER

Tamalez aurten ere ohiko festak ezingo ditugu ospatu eta ondorioz San Juan suak beste urte betez itxaron beharko du.

Hileko aholkua: Urteko gauza onak eta txarrak erre nahi badituzu, bainu-ontzia edo arraska dituzu toki aproposenak!

 

LEO

Maskarilla bizitzan hain normala egin zaigu, batzuetan zure burua gabe ikustea arraroa egiten zaizula.

Hileko aholkua: Etxean zaudenean ispilu aurrean jarri eta begiratu ondo zure aurpegia den bezala, ez ahazteko.

 

VIRGO

Laster seme-alabek oporrak hartuko dituzte eta beti bezala zaintzaren kontuak buruhauste handia emango dizu.

Hileko aholkua: Ez, ez dut uste irakasleak ados egongo direnik ikasturtea beste hilabetez luzatzeko…

 

LIBRA

Eguraldi onak umore onez jarriko zaitu, oporrak hortxe daudelako.

Hileko aholkua: Pozik egoteak ez du esan nahi lagun guztiak besarkatu eta musukatu ditzakezunik ero baten moduan. Gorde ezazu brotasen hori artaldeko immunitatea lortu arte.

 

SCORPIUS

Terrazetan gustura egoten zara lagunekin, baita maskarilla kendu eta jartzen ibiltzeak izugarrizko pereza ematen dizu.

Hileko aholkua: Zulo txiki bat egin musukoari pajita bat sartzeko eta lixto!

 

SAGITARIUS

Oso nekatuta iritsi zara udarara eta deskantsuaren beharrean zaude.

Hileko aholkua: Ez duzu tenplu budista batera joan beharrik erlaxatzera: Arana errekako uraren murmurioak sendagarriak dira.

 

CAPRICORNIUS

Etxeratze agindurik gabe, gaua berriro zure lagun kuttuna bihurtu da. Zenbat botatzen zenuen gaueko ordu txikietako xarma!

Hileko aholkua: Hurrengo eguneko begi-zuloak ere ederrak dira, gautxori!

 

AQUARIUS

Azterketa garaiak zure onetik ateratzen zaitu, baina gauzak azken minutura arte atzeratzeko ohitura izaten duzu beti.

Hileko aholkua: Urte guztian txukundu ez duzun gelak beste aste bat iraungo du dagoen bezala. Hasi zaitez ikasten behingoz!

 

PISCIS

Loratu egingo zara hilabete honetan eta maitasun kontuetan zorteduna izango zara.

Hileko aholkua: Baina kontuz ibili, pertsona batzuk polenari alergia diote eta!