Martxoaren 6ko aurkezpenean grabatutako bideoa ikusiko dute bilerara hurbildutakoek, eta horren ostean, aurrera begira egin beharreko urratsez jardungo dute. Kalezarko auzo-ekipamendua eta Emakumeen Etxea barne hartuko dituen Pelaioenea hutsik dago oraindik. Epe motzean, barrutik egituratzeko exekuzio proiektua idazteko lehiaketa abiatuko du udalak. Enpresek euren proposamenak aurkeztuko dituzte, eta horietako bat aukeratuko du udalak.