Perikito bat udaltzaingoan

Noaua Aldizkaria 2021ko eka. 1a, 08:00

Udaltzaingora eraman duten perikitoa. Argazkien egilea: Usurbilgo Udala.

Herritar batek perikito bat aurkitu du udaltzaingoan. Galdu duenak bertara joan edo telefonoz deitu dezake.

Ondoko argazkian duzue. Kolore hori eta berde bizi askoak dituen perikitoa dugu albiste lerrootan. Ziurrenik etxeren batetik ihes egingo zuen. Herritar batek aurkitu duela berri eman dio Usurbilgo Udalak NOAUA!ri. Perikitoa udaltzaingora eraman du eta hantxe da. Perikitoa falta zaionak udaltzaingora jo dezake bere bila, edo telefono zenbaki honetara deitu: 943 361 112.