Koronabirusa

Kasu berririk gabe eta intzidentzia 142,68raino murriztuta hasi du Usurbilek ekaina

Noaua Aldizkaria 2021ko eka. 2a, 12:34

Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak ez du detektatu covid19 kasu berririk azken 24 orduotan Usurbilen. 100.000 biztanleko 14 eguneko intzidentzia 142,68raino murriztu da. Eremu horian egoten jarraitzen du udalerri honek.

Azken lau egunotan egunero kasu berri bat antzeman ostean, ekaina covid19 kasu berririk gabe hasi du Usurbilek. Eta 100.000 biztanleko 14 eguneko koronabirusaren intzidentzia murriztuta, 174,38tik 142,68raino gutxitu baita. Hala dio Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak asteazken honetan kaleratu duen txosten epidemiologikoak. Eremu horian egoten jarraitzen du udalerri honek.

Maiatzean 43 koronabirus kasu detektatu ditu Osasun Sailak udalerri honetan, 5 azken 7 egunotan. 9 azken 14 egunetan:
Apirilak 1: 3.
Apirilak 2: 0.
Apirilak 3: 3.
Apirilak 4: 0.
Apirilak 5: 2.
Apirilak 6: 0.
Apirilak 7: 3.
Apirilak 8: 0.
Apirilak 9: 2.
Apirilak 10: 1.
Apirilak 11: 1.
Apirilak 12: 3.
Apirilak 13: 5.
Apirilak 14: 0.
Apirilak 15: 2.
Apirilak 16: 2.
Apirilak 17: 2.
Apirilak 18: 2.
Apirilak 19: 2.
Apirilak 20: 3.
Apirilak 21: 9.
Apirilak 22: 2.
Apirilak 23: 3.
Apirilak 24: 2.
Apirilak 25: 1.
Apirilak 26: 5.
Apirilak 27: 3.
Apirilak 28: 1.
Apirilak 29: 9.
Apirilak 30: 1.
Maiatzak 1: 3.
Maiatzak 2: 2.
Maiatzak 3: 3.
Maiatzak 4: 4.
Maiatzak 5: 4.
Maiatzak 6: 6.
Maiatzak 7: 0.
Maiatzak 8: 1.
Maiatzak 9: 2.
Maiatzak 10: 0.
Maiatzak 11: 3.
Maiatzak 12: 0.
Maiatzak 13: 0.
Maiatzak 14: 5.
Maiatzak 15: 0.
Maiatzak 16: 0.
Maiatzak 17: 0.
Maiatzak 18: 2.
Maiatzak 19: 1.
Maiatzak 20: 1.
Maiatzak 21: 0.
Maiatzak 22: 0.
Maiatzak 23: 0.
Maiatzak 24: 1.
Maiatzak 25: 1.
Maiatzak 26: 1.
Maiatzak 27: 0.
Maiatzak 28: 1.
Maiatzak 29: 1.
Maiatzak 30: 1.
Maiatzak 31: 1.
Ekainak 1: 0.

Intzidentziaren bilakaera (100.000 biztanleko 14 eguneko tasa)
Eremu laranjan

Apirilak 14: 364,62.
Apirilak 15: 348,76.
Apirilak 18: 396,32.
Apirilak 19: 396,32.

Eremu gorrian

Apirilak 20: 443,88.
Apirilak 21: 539.
Apirilak 22: 570,70.
Apirilak 25: 602,41.
Apirilak 26: 634,12.
Apirilak 27: 602,41.
Apirilak 28: 618,26.
Apirilak 29: 729,23.
Maiatzak 2: 729,23.
Maiatzak 3: 745,09.
Maiatzak 4: 760,94.
Maiatzak 5: 681,67.
Maiatzak 6: 745,09.
Maiatzak 9: 697,53.
Maiatzak 10: 618,26.
Maiatzak 11: 618,26.
Maiatzak 12: 602,41.
Maiatzak 13: 459,73.
Maiatzak 16: 443,88.

Eremu laranjan
Maiatzak 17: 396,32.
Maiatzak 18: 364,62.
Maiatzak 19: 317,06.

Eremu horian
Maiatzak 20: 237,79.
Maiatzak 23: 190,23.
Maiatzak 24: 206,09.
Maiatzak 25: 174,38.
Maiatzak 26: 190,23.
Maiatzak 27: 190,23.
Maiatzak 30: 158,53.
Maiatzak 31: 174,38.
Ekainak 1: 142,68.

Buruntzaldea eremu horian
Eskualde osoa eremu horian da:
-Andoain: 180,14 (duela astebetekoarekin alderatuta: 1,93. Azken 7 egunetan 16 kasu). 
-Astigarraga: 134,85 (duela astebetekoarekin alderatuta: 0,82. Azken 7 egunetan 3 kasu). 
-Hernani: 144,11 (duela astebetekoarekin alderatuta: 0,91. Azken 7 egunetan 17 kasu). 
-Lasarte-Oria: 231,03 (duela astebetekoarekin alderatuta: 1,26. Azken 7 egunetan 26 kasu).
-Urnieta: 128,85 (duela astebetekoarekin alderatuta: 0,57. Azken 7 egunetan 2 kasu). 
-Usurbil: 142,68 (duela astebetekoarekin alderatuta: 0,82. Azken 7 egunetan 5 kasu).  

Gipuzkoa eremu horian 
Gipuzkoak ere berdin, eremu horian segitzen du. 100.000 biztanleko 14 egunetako intzidentzia metatua 211,95ekoa da. 5.000 biztanletik gorako 3 udalerri ditu eremu gorrian, 3 laranjan, 25 horian eta 3 berdean.

8.396 test egin dituzte azken 24 orduotan EAE mailan. 338 izan dira positiboak (%4,0); 110 Gipuzkoan, 178 Bizkaian eta 45 Araban. 5 EAE-tik kanpo bizi direnen artean. 45 pertsona ospitaleratu zituzten atzo, 89 daude ZIU-n. Puntu bakarraren azpitik izatea gomendatzen duten oinarrizko birsorkuntza tasa 1.02koa da gaur.  

Ikastetxeen egoerari dagokionean, 31 ikastetxeetako 47 ikasgela daude itxita. EAE osoko 2-18 urte artekoen 17.554 ikasgeletatik %0,31.

Informazio gehiago hemen: covid19