2021/06/17 18:30

Hitzaldia

Hitzaldia: "Eukaliptoaren eragina ingurumenean"

Hitzaldia: "Eukaliptoaren eragina ingurumenean"
Sutegiko auditorioa, Usurbil

Ordua: 18:30.
Tokia: Sutegiko auditorioa.
Hizlaria: Arturo Elosegi, EHUko Zientzia eta Teknologia fakultatean irakasle katedraduna.
Zehaztasunak: "Gipuzkoan sartzen ari da eukaliptoa, iaz, urte bakarrean, alegia, bikoiztu egin zen landatutako azalera. Ez da erraza, baina, eukaliptoak egurgintzan duen errentagarritasunari aurre egitea, eta jabe pribatuek haren alde apustua egin duten heinean, ugaritzen ari dira espezie horrek okupatutako eremuak. EAEko foru aldundiek diote ia ezinezkoa dela partikular bati debekatzea eukaliptoak landatzea. Gipuzkoan propio ukatzen zaizkie dirulaguntzak pinudiak eukaliptoarekin ordezkatu nahi dituztenei. Bizkaian eta Gipuzkoan, jabetza pribatukoak dira baso gehienak, eta horrek eragin izan du monolaborantzarako joera bat. Bertako baldintzengatik, interesa azaltzen ari dira Euskal Herritik kanpoko egur enpresa handiak, hemengo lursailak erosteko.

Eusko Jaurlaritzak eskatuta, Eukalipto landaketen ingurumen ondorioak EAEn eta inguruetan txostena idatzi zuen Arturo Elosegik, Aitor Larrañaga, Juan Arizaga eta Carlos Cabidorekin batera. Txosten horretan jasotako mamia jorratuko du Arturo Elosegik Usurbilen eskainiko duen hitzaldian".


Izen ematea: doan ekainaren 15a baino lehen, usurbilkultura.eus atarian.
Edukiera: 78 lagun.
Antolatzailea: Anerreka Ingurumen Elkartea.