2021/06/29 19:00

Aurkezpena

Ikerlan aurkezpena: "Industria jarduerek Usurbilgo aire kalitatean izan dezaketen eragina"

Ikerlan aurkezpena: "Industria jarduerek Usurbilgo aire kalitatean izan dezaketen eragina"
Sutegiko auditorioa, Usurbil

Ordua: 19:00.
Tokia: Sutegiko auditorioa.
Zehaztasunak: "Usurbilgo aire kalitatean herriko jarduera nagusiek duten eragina hobeto ezagutzeko asmoz, lanaren egile diren Kataluniako UPC-ko unibertsitateko ikerlariek egindako lana aurkeztuko dute.

Herriko jarduera nagusien emisio iturriak batetik, eta Usurbilgo datu metereologiko zein morfologikoak kontutan hartuta, herriko zein gunetan eragiten duten aztertu du Udalak, eta emaitza horiek dira hain zuzen ere aurkeztu nahi direnak".

Edukiera: 30 lagun.
Izen ematea: doan ekainaren 27ra arte, usurbilkultura.eus atarian.

Antolatzailea: Usurbilgo Udala.