"Prezipitazio handiagatik" abisu horian berriz

Noaua Aldizkaria 2021eko ekainaren 3a

Ostegun eguerdi honetan hasi eta ostiral arratsaldeko 15:00ak arte abisu horian izango gara prezipitazio handiagatik, Euskalmet meteorologia agentziak ohartarazi duenez.

Zerua argitu ziguten tximistekin lokartu ginen astelehen gauean. Aste hasieran abisu horian izan ginen prezipitazio handiagatik. Egunotan berriz. Euskalmet meteorologia agentziak ohartarazi duenez, abisu horian izango gara ostegun eguerdi honetan hasi eta ostiral arratsaldeko 15:00ak arte. "Ordubetean 15 l/m² baino gehiago pilatu daitezke EAEko zenbait lekutan. Zaparrada ertainak eta trumoitsuak botako ditu; zenbait lekutan handiak izan daitezke. Ekaitz-guneetan haize-bolada gogorrak izan ditzakegu", jakinarazi du aipatu meteorologia agentziak.

Giro honekin, ostegun honetan (ekainak 3), Usurbilen, "arratsalde-gau partean bereziki, zaparrada trumoitsuak bota litzake. Ipar-haizea. Tenperatura maximoak nabarmen jaitsiko dira". Bihar (hilak 4), "zerua oso hodeitsu edo estalita egongo da. Trumoi-ekaitzak sarriak izango dira. Ipar-haizea. Tenperaturan aldaketarik ez edo gutxi jaitsiko da".

Informazio eguneratua hemen: euskalmet.eus