Koronabirusa

142,68tik 126,82ra murriztu da intzidentzia

Covid19 kasu berririk ez du antzeman Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak azken 24 orduotan Usurbilen. Ostiral honetan argitara emandako azken datuen arabera gainera, beherantz egin du 100.000 biztanleko 14 eguneko koronabirusaren intzidentziak udalerri honetan; 142,68tik 126,82ra. Eremu horian egoten jarraitzen dugu halere.

Maiatzean 43 koronabirus kasu detektatu ditu Osasun Sailak udalerri honetan. Ekainean momentuz kasu bakarra. 5 azken 7 egunotan. 8 azken 14 egunetan:
Maiatzak 1: 3.
Maiatzak 2: 2.
Maiatzak 3: 3.
Maiatzak 4: 4.
Maiatzak 5: 4.
Maiatzak 6: 6.
Maiatzak 7: 0.
Maiatzak 8: 1.
Maiatzak 9: 2.
Maiatzak 10: 0.
Maiatzak 11: 3.
Maiatzak 12: 0.
Maiatzak 13: 0.
Maiatzak 14: 5.
Maiatzak 15: 0.
Maiatzak 16: 0.
Maiatzak 17: 0.
Maiatzak 18: 2.
Maiatzak 19: 1.
Maiatzak 20: 1.
Maiatzak 21: 0.
Maiatzak 22: 0.
Maiatzak 23: 0.
Maiatzak 24: 1.
Maiatzak 25: 1.
Maiatzak 26: 1.
Maiatzak 27: 0.
Maiatzak 28: 1.
Maiatzak 29: 1.
Maiatzak 30: 1.
Maiatzak 31: 1.
Ekainak 1: 0.
Ekainak 2: 1.
Ekainak 3: 0.

Intzidentziaren bilakaera (100.000 biztanleko 14 eguneko tasa)
Eremu laranjan

Apirilak 14: 364,62.
Apirilak 15: 348,76.
Apirilak 18: 396,32.
Apirilak 19: 396,32.

Eremu gorrian

Maiatzak 2: 729,23.
Maiatzak 3: 745,09.
Maiatzak 4: 760,94.
Maiatzak 5: 681,67.
Maiatzak 6: 745,09.
Maiatzak 9: 697,53.
Maiatzak 10: 618,26.
Maiatzak 11: 618,26.
Maiatzak 12: 602,41.
Maiatzak 13: 459,73.
Maiatzak 16: 443,88.

Eremu laranjan
Maiatzak 17: 396,32.
Maiatzak 18: 364,62.
Maiatzak 19: 317,06.

Eremu horian
Maiatzak 20: 237,79.
Maiatzak 23: 190,23.
Maiatzak 24: 206,09.
Maiatzak 25: 174,38.
Maiatzak 26: 190,23.
Maiatzak 27: 190,23.
Maiatzak 30: 158,53.
Maiatzak 31: 174,38.
Ekainak 1: 142,68.
Ekainak 2: 142,68.
Ekainak 3: 126,82.

Buruntzaldea eremu horian
Lasarte-Usurbil osasun eremuan 199,32ko intzidentzia du koronabirusak. 24 kasu detektatu ditu Osasun Sailak azken 7 egunotan, zonalde honetan. Eremu horian da baita, eskualde osoa ere:
-Andoain: 200,16 (duela astebetekoarekin alderatuta: 2,00. Azken 7 egunetan 23 kasu). 
-Astigarraga: 119,87 (duela astebetekoarekin alderatuta: 0,80. Azken 7 egunetan 3 kasu). 
-Hernani: 149,08 (duela astebetekoarekin alderatuta: 1,03. Azken 7 egunetan 19 kasu). 
-Lasarte-Oria: 241,53 (duela astebetekoarekin alderatuta: 1,24. Azken 7 egunetan 20 kasu).
-Urnieta: 161,06 (duela astebetekoarekin alderatuta: 0,83. Azken 7 egunetan 5 kasu). 
-Usurbil: 126,82 (duela astebetekoarekin alderatuta: 0,67. Azken 7 egunetan 5 kasu).  

Gipuzkoa eremu horian 
Gipuzkoak ere berdin, eremu horian segitzen du. 100.000 biztanleko 14 egunetako intzidentzia metatua 209,59koa da. 5.000 biztanletik gorako 2 udalerri ditu eremu gorrian, 3 laranjan, 26 horian eta 3 berdean.

7.864 test egin dituzte azken 24 orduotan EAE mailan. 325 izan dira positiboak (%4,1); 118 Gipuzkoan, 160 Bizkaian eta 44 Araban. 3 EAE-tik kanpo bizi direnen artean. 32 pertsona ospitaleratu zituzten atzo, 83 daude ZIU-n. Puntu bakarraren azpitik izatea gomendatzen duten oinarrizko birsorkuntza tasa 0.97koa da gaur.  

Ikastetxeen egoerari dagokionean, 44 ikastetxeetako 69 ikasgela daude itxita. EAE osoko 2-18 urte artekoen 17.554 ikasgeletatik %0,45a.

Informazio gehiago hemen: covid19