Pertxak birziklatzeko sistema bat jarri dute abian Kooperarekin batera. Irabazi-asmorik gabeko kooperatibak eta Caritasek bultzatutako gizarte-ekimeneko kooperatibek eta gizarteratze-enpresak ari dira parte hartzen ekimenean. Lankidetzaren helburua da enpresa-jardueraren barruan jasangarritasuna sustatzea, merkataritza-guneko lokalek erabiltzen ez dituzten pertxei bigarren aukera bat emanez.
Pertxak errazago biltzeko, Koopera-Caritasek edukiontzi berezi bat jarri du zentroan, pertxak jasotzeko. Edukiontzi horiek Gipuzkoan dauden 5 Koopera Storeen artean banatuko dira, eta bertatik gehien behar dutenentzat donazioa egingo dute. Ekimen hori martxoan abian jarritako Origen-Jatorria Iraunkortasun Proiektuan Urbilek garatutako 15 ekintzetako bat da.
Nazio Batuen Garapen Jasangarrirako Helburuak (GIH) babestuko dituzten beste 50 ekintza bultzatzeko asmo handiko helburua proposatu du Urbilek urtea amaitzerako. Zeregin garrantzitsua izango dute, eta eragin positiboa izango du ingurune naturalean, sozialean zein ekonomikoan. «Proiektu honek gure ondasun higiezinaren kudeaketa arduratsu eta jasangarriaren jardunbide egokia dakar, eta bereziki pozten gaitu Koopera-Caritas erakundeak eta gure lokalak lankidetzan aritzeak», adierazi du Leyre Lobato Urbileko kudeatzaileak.