Istripua 00:40ak aldera gertatu da. Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak zehaztu duenez, oraindik argitzeke dauden arrazoiengatik BMRW R 1200 GS motoa N-634 errepidetik irten da. Larrialdi zerbitzuetakoak istripu lekura bertaratu dira, zauritua zen gidaria artatu dute. Erreanimatzen ahalegindu dira, baina 53 urteko gizonezkoak bizitzen segitzea eragozten zioten lesioak zituen eta bertan hil da.
Istripua N-634 errepideko 10. kilometroan gertatu dela berri eman du Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak. Mapa eskutan, Sarikola inguruan. Istripua gertatu berritan, errepidea guztiz itxi behar izan dute bi norabideetan.
Egun gatazkatsua errepideetan
Ez da izan azken orduotan errepide honetan gertatu den ezbehar bakarra. Aginagan jazotako ezbeharretik gertu, N-634 errepideko 11. kilometroan, Orion honenbestez, bi autoren arteko istripua gertatu zela berri eman du Karkara herri aldizkariak. Zenbait zauritu eragin zituen ostiral arratsaldean izandako istripuak.