Jexux Artze K.E., arratsaldeko kontzertuetarako prestatzen

Noaua Aldizkaria 2021ko eka. 5a, 12:09

Basabi arratsaldeko kontzerturako beroketa lanak egiten Sutegin. Hauxe Jexux Artze K.E.-tik helarazi berri diguten argazkia. "Itxura ederra dauka, nahi izanez gero sarrera batzuk oraindik badaude usurbilkultura.eus-en. Animatu!", luzatu dute gonbita.

JEXUX ARTZE K.E.-ren "UDABERRIKO EKITALDIAK"


Ekainak 5, larunbata

19:00 “Basabi” eta “Kimu” Taldeen kontzertua Sutegin.
Xehetasunak: "Basabi musika klasikoa eta txalaparta bere ohiko eremuetatik kanpo zabaltzeko sortu zen proiektua da. Txalapartaren hotsak sokazko musikatresnen sonoritatea disziplina biziago batera eramaten du. Labetik atera berria den Kronos lana eskainiko dute.

Musikariak hauek izango dira: Iñigo Coto bibolinarekin, Marina Barredo biolarekin, Ricardo de Lucas kontrabaxuarekin eta txalapartarekin aldiz, Sergio Lamuedra eta Txomin Dhers.

Basabiren kontzertuaz gain, Kimu Txalaparta taldearen Kimu Berriak ikuskizunaren ale bat ikusteko aukera eskainiko digute Sergio Lamuedrak eta Txomin Dhersek egurrezko txalapartarekin". 
Sarrerak: 10 eurotan usurbilkultura.eus atarian salgai.

Antolatzailea: Jexux Artze Kultur Elkartea.