OinHerri taldearen eta egitasmoaren aurkezpena ekainaren 9an

Lan taldeak hilabeteotan eginiko bileretako bat. Argazkiaren egilea: Usurbilgo Udala.

OinHerri herri hezitzaileen sareko kidea da Usurbil. Egitasmoa bera eta osatu den taldea ezagutzera emango dute asteazkenean, ekainak 9 Sutegin. Ekitaldira joateko izena aurrez bideratu beharko da usurbilkultura.eus atarian.

Usurbil, OinHerri herri hezitzaileen sareko kidea da. Usurbilen sortu den taldea jendaurrean aurkeztuko dute asteazkenean, ekainaren 9an 18:30ean Sutegin. Bertara joan nahi duenak aurrez eman beharko du izena usurbilkultura.eus atarian. “Beraien printzipioak zein lan ildoak ezagutzeko aukera izango dugu, eta era berean, Usurbilen bertan sortu den talde eragilea aurkeztu eta doluaren inguruan abiatu duten lanketaren berri emango dute”.

OINHERRI TALDEAREN AURKEZPENA
Eguna: ekainak 9, asteazkena.
Ordua: 18:30.
Tokia: Sutegiko auditorioa.
Zehaztasunak: ""OinHerri Herri Hezitzailea", 2012an hainbat elkartek martxan jarri zuten egitasmoa da. Haurren hezkuntza eta aisia beste modu batera bidera zitezkeela sinetsita. Teoria eta praktika uztartuz, herrigintzatik, benetako parte hartzea bultzatuz eta balio hezitzaileak hedatzeko helburuarekin, hainbat urrats eman dituzte. Beraien printzipioak zein lan ildoak ezagutzeko aukera izango dugu, eta era berean, Usurbilen bertan sortu den talde eragilea aurkeztu eta doluaren inguruan abiatu duten lanketaren berri emango dute".
Izen ematea: doan ekainaren 7ra arte, usurbilkultura.eus atarian.
Informazio gehiagorako: usurbilkultura.eus
Antolatzailea: Usurbilgo Udala.

Erlazionatuak

Martxan da OinHerri herri hezitzaileen Usurbilgo taldea

Usurbil

Udarregi ikastolako haur hezkuntzako ikasleek Pirritxek, Porrotxek eta Marimototsek Usurbili oparitutako zuhaitza landatu dute, gaur, hilerri zahar...
Martxan da "Oinherri" garatzeko lan taldea

Usurbil

"Oinherri" herri hezitzaileen sarean txertatzea erabaki zuen udalbatzak iragan otsaileko osoko bilkuran. Erabaki hura urtebeterako sinaturiko hitza...