2021-22 ikasturtea

Lanbide Heziketa osoan aurrematrikulatzeko aukera beste bi astez

Noaua Aldizkaria 2021ko eka. 7a, 08:20

Datorren ikasturterako aurrematrikulazio epeak zabalik jarraituko du Lanbide Heziketa osoan, ekainaren 18ra arte. Usurbili dagokionez, Zubietan kokatua dagoen Lanbide Eskolan, baita Atalluko Oinarrizko Lanbide Heziketaren Udal Institutuan ere. Lerrootan duzue, ikastetxe batek zein besteak duen eskaintzaren berri.

LANBIDE ESKOLAREN ESKAINTZA
Erdi Mailako zikloak
Administrazio Kudeaketa
Instalazio Elektriko eta Automatikoak
Hozteko eta Beroa sortzeko Instalazioak
Mekanizazioa

Goi Mailako zikloak

Administrazioa eta Finantzak
Automatizazio eta Robotika Industriala
Fabrikazio Mekanikoko Produkzioaren Programazioa
Fluido Instalakuntzen eta Instalakuntza Termikoen Mantenua
Energia Eraginkortasuna eta Eguzki Energia Termikoa
Energia Berriztagarriak

Informazio gehiago:
lhusurbil.eus
943 364 600
adkomunikazioa@lhusurbil.eus


USURBILGO OINARRIZKO LANBIDE HEZIKETAKO UDAL INSTITUTUA
ZIKLOAK
-Oinarrizko Lanbide titulua sukaldaritza eta jatetxe arloan. 
-Oinarrizko Lanbide titulua ile – apainketa eta estetika arloa.

ZIKLOEN IRAUPENA
Bi ikasturte.

BETE BEHARREKO BALDINTZAK
-15 ( salbuespenez ), 16, 17 urte bitarteko gaztea izatea.
-DBH graduatua ez izatea ( DBH3 egina edo/eta salbuespenez DBH2 egina).

ZIKLOAREN HELBURUAK
1.- Oinarrizko Lanbide Heziketa titulua.
2.- DBH titulua. Graduatua lortzeko aukera.
3.- Erdi mailako zikloetara sarbide zuzena (edozein espezialitate).
4.- Lan – munduratzea. Profesionaltasun ziurtagiria, 1.


BEREZITASUNAK:
1.- Eskola txikia da.
2.- Talde txikietan lana egiten da.
3.- Leku atsegina, elkar ezagutzeko aukera ematen duena.
4.- Ikasleen atentzio - indibidualizatua ziurtatua dago.
5.- Ikasle bakoitzari helburu pertsonalak jarri, jarraipena egin eta ebaluatzen zaie.
6.- Inguru goxo bat sortzen saiatzen gara.
7.- Gertutasuna adierazten saiatzen gara.
8- Konfiantza boto bat ematen diegu.
9.- Gaztearengan sinestu. Pertsona bezala, gaitasunak-ahalbideak dituela adierazi eta ekintzen bitartez beraiengan konfiantza dugula transmititzen diegu.
10.- Gazte bakoitzaren ahalbide eta gaitasun positiboak azaleratu eta berak nahi ezkero edozer lortu dezakeela azaltzen diegu.
11.- Gazteari eskolako ardura batzuk ematen dizkiegu.
12.- Eskolan sortzen diren gertaeretan parte hartzeko eskubidea ematen diegu: ikasleen ordezkari, ikasleen ordezkariorde, ikasleen bilera orokorrak,....
13.- Programako partaide senti araztea. Beraien hitzak eta ekintzak indarra dutela adierazten diegu.
14.- Auto-estimua landu. Bere burua ahalduntzen saiatzen gara.
15.- Familiekin harreman estua, gertukoa izan ohi dugu.
16.- Irakasle – hezitzaileen arteko koordinaketa estua ematen dugu.

Informazio gehiago bideotatik:
Atallu industriagunea; Zanpiura 3, Usurbil
lhi@usurbil.eus
943 36 04 65
olh.usurbil.eus