Kultur Bira

Musika, dantza, antzerki eta bakarrizketa saio artean abiaraziko dute ostiralean Kultur Bira

Noaua Aldizkaria 2021ko eka. 7a, 11:05

Orain bai, ate joka dugu Kultur Bira. Ostiralean abiaraziko dute kultur zikloa lau hitzordurekin; bi Usurbilen ospatuko dira, beste bi Aginagan. Artzabalen, Orbeldikoak dantzan ikusi eta Trapu Zarra taldekoen emanaldiaz gozatzeko aukera izango da. Aginagan, Antton Telleriaren bakarrizketa eta Iñorkiñak herriko taldearen kontzertua antolatu dituzte. Adi sarreren salmentari; ekainaren 9ra arte eman ahalko duzue hitzorduotarako izena usurbilkultura.eus atarian. Baita zikloko gainerako ekitaldietarako ere. Aste hau amaitzeko, "Suharra" dokumentalaren proiekzioa igandean Sutegin.

2021eko KULTUR BIRAREN HASIERA
Ekainak 11, ostirala
17:00 Orbeldi Dantzan I, Artzabalgo frontoian.
Zehaztasunak: "Orbeldi Dantza Taldeko haurrek ikasturtean zehar landutako dantzak eskainiko dizkiete herritarrei. Euskal Herriko txoko askotako dantzekin gozatu ahal izango dugu".
Oharra: eguraldiaren arabera, herriko frontoian.
Edukiera: 100 lagun.
Sarrerak: ekainaren 9ra arte, usurbilkultura.eus atarian (herritar bakoitzarentzat gehienez 4 sarrera).

17:00 Trapu Zarra: "Turistreatzen" Artzabalgo frontoian.
Zehaztasunak: "Bidaia agentzia batek, "bakoitzaren nahierara sortutako bidaia birtualen" promozioa egin du. Emakume bat sarituko dute itsas bidaia birtual batekin eta bidaia zuzenean antolatuko dute. Bere fantasia guztiak askatuko dira bidaia honetan".
Oharra: eguraldiaren arabera, herriko frontoian.
Edukiera: 100 lagun.
Sarrerak: ekainaren 9ra arte, usurbilkultura.eus atarian (herritar bakoitzarentzat gehienez 4 sarrera).

20:00 Antton Telleriaren "Nekatutak" ikuskizuna Aginagako Eliza Zaharraren atarian.
Zehaztasunak: "NEKATUTAK izeneko ikuskizunean, Antton Telleria zuzentasunaren mugak esploratzen saiatuko da (ikuskizunaren izenetik hasita). Barre eginarazteko helburu bakar eta sakratuarekin, “delikatuak” izan daitezkeen zenbait kolektibo aipatuko ditu: Psikologoak, ETA, Ertzaintza… eta, nola ez, polemikoenak: Irakasleak".
Edukiera: 65 lagun.
Sarrerak: ekainaren 9ra arte, usurbilkultura.eus atarian (herritar bakoitzarentzat gehienez 2 sarrera).

20:00 Iñorkiñak herriko taldearen kontzertua Aginagako Eliza Zaharraren atarian.
Zehaztasunak: "Gurean izango dugu Iñorkiñak, herriko triki pop taldea. Doinu alai eta itsaskorrekin zipriztinduko dute Kultur Biraren lehen asteburua. Berrikuntzekin datoz gainera, Natali Izagirre eta Ixak Arrutiren parte hartzearekin".
Edukiera: 65 lagun.
Sarrerak: ekainaren 9ra arte, usurbilkultura.eus atarian (herritar bakoitzarentzat gehienez 2 sarrera).


Ekainak 13, igandea
19:00 "Suharra" dokumentala Sutegin. 
Zehaztasunak: "Galtzeko zorian dagoen bizitza berreskuratzea beharrezkoa den momentu honetan, inoiz azaldu gabeko gure kulturaren parte diren bertako ganadu suharren historia kontatzen duen dokumentala dugu honako hau".
Edukiera: 78 lagun.
Sarrerak: ekainaren 11ra arte, usurbilkultura.eus atarian (herritar bakoitzarentzat gehienez 2 sarrera).

Informazio gehiagorako eta egitarau osoa: usurbilkultura.eus
Antolatzaileak: Kalezar, Aginaga, San Esteban, Atxegalde, Santuenea eta Usurbilgo jai batzordeak; Xauxar Txosna Batzordea; Ziortza K.E.; Hitz-Aho Udarregi Ikastolako guraso elkartea; Usurbilgo Udala; NOAUA! K.E.