Zirimara aurkezteko ate irekien saio bana gaur Aginagan eta Usurbilen

2021-22 ikasturterako matrikulazio epea zabalik dagoen honetan, Zirimara hurbiletik ezagutzeko ate irekien saioak antolatzen ari dira egunotan. Bi hitzordu gaur bertan, asteartea; Usurbilen eta Aginagan.

2021-22 ikasturtean ere Zirimaran parte hartzeko aukera izango dute LH 1-4 ikasturte arteko ikasleek. Matrikulazio epea zabalik izango da bi astez, ekainaren 18ra arte. Online bidez bete beharko da lehenbizi formularioa. Segidan, ordainketa egin eta agiria eskolakirola@udarregi.eus helbidera helarazi. 

Egitasmoa ezagutzeko ate irekien jardunaldiak antolatu dituzte asteotarako Aginagan, Usurbilen eta Zubietan. Azken saioak egunotan izango dira. Gaur, hilak 8, jardunaldi bana Aginagan eta Usurbilen.


ZIRIMARA, 2021-22 IKASTURTERA BEGIRA
Ate irekien saioak:
Usurbilen: 
-Ekainak 8: 16:30-18:30 HH5/LH1/LH2.
-Ekainak 10: 16:30-18:30 LH 3.

Zubietan:
-Ekainak 9: 16:30-18:00.

Aginagan:
-Ekainak 8: 16:45-18:15. 

Izen ematea:
-Epea: ekainak 7-18.
-Izen emateko modua: online (Esteka honetan: https://forms.gle/gQa4UkzFh8p7PaPE7)
-Ordainketa Udarregi Ikastolako kontu zenbaki honetan: ES45 3008 0259 1121 8354 1214. Agiria eskolakirola@udarregi.eus helbidera helarazi.

Oharrak:
-Eskola Kirolean parte hartzeko derrigorrezkoa da Oiardo Kiroldegiko bazkide izatea, izan norbanako modalitatean edo familia modalitatean.
-Udalak egoera zaurgarrian dauden familientzako diru laguntza deialdi bat atera du. Kiroldegiko abonamendurako hobariak ere baditugu. Honetaz guztiaz informazioa Udalaren webgunean aurki dezakezue.

Eskaintza
-LH 1-2: Astean saio bat edo bi, astearte eta ostegunetan: Jolas Hezi programa, psikomotrizitatea, natur jarduerak, saio bereziak, familia planak.
-LH 3-4: Astean saio bat edo bi, astearte eta ostegunetan: jolasak, kirol alternatiboak, talde kirolak, banakako kirolak, natur jarduerak, saio bereziak, familia plana.

Antolatzaileak: Zirimara, Usurbilgo Udala, NOAUA! K.E., Udarregi Ikastola.