Koronabirusa

3 kasu azken 24 orduotan, 174,38tik 206,09ra igo da intzidentzia

3 covid19 kasu detektatu ditu Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak azken 24 orduotan Usurbilen. Berriz ere gorantz egin du intzidentziak; 174,38tik 206,09ra. Eremu horian jarraitzen  du udalerri honek.

Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak astelehenean argitara emandako txosten epidemiologikoak asteburuko datuak bildu zituen; Usurbilen 3 covid19 kasu antzeman zituzten ostiraletik igandera. Azken 24 orduotan, kasu kopuru bera detektatu dute egun bakar eta berean.

100.000 biztanleko 14 eguneko intzidentziak beraz, gorantz egin du berriz 174,38tik 206,09ra hain zuzen. Eremu horian egoten jarraitzen du halere udalerri honek.

Maiatzean 43 koronabirus kasu detektatu zituen Osasun Sailak udalerri honetan. Ekainean momentuz 7 kasu. 7 azken 7 egunotan. 13 azken 14 egunetan:
Maiatzak 1: 3.
Maiatzak 2: 2.
Maiatzak 3: 3.
Maiatzak 4: 4.
Maiatzak 5: 4.
Maiatzak 6: 6.
Maiatzak 7: 0.
Maiatzak 8: 1.
Maiatzak 9: 2.
Maiatzak 10: 0.
Maiatzak 11: 3.
Maiatzak 12: 0.
Maiatzak 13: 0.
Maiatzak 14: 5.
Maiatzak 15: 0.
Maiatzak 16: 0.
Maiatzak 17: 0.
Maiatzak 18: 2.
Maiatzak 19: 1.
Maiatzak 20: 1.
Maiatzak 21: 0.
Maiatzak 22: 0.
Maiatzak 23: 0.
Maiatzak 24: 1.
Maiatzak 25: 1.
Maiatzak 26: 1.
Maiatzak 27: 0.
Maiatzak 28: 1.
Maiatzak 29: 1.
Maiatzak 30: 1.
Maiatzak 31: 1.
Ekainak 1: 0.
Ekainak 2: 1.
Ekainak 3: 0.
Ekainak 4: 1.
Ekainak 5: 1.
Ekainak 6: 1.
Ekainak 7: 3.

Intzidentziaren bilakaera (100.000 biztanleko 14 eguneko tasa)
Eremu laranjan

Apirilak 14: 364,62.
Apirilak 15: 348,76.
Apirilak 18: 396,32.
Apirilak 19: 396,32.

Eremu gorrian

Maiatzak 2: 729,23.
Maiatzak 3: 745,09.
Maiatzak 4: 760,94.
Maiatzak 5: 681,67.
Maiatzak 6: 745,09.
Maiatzak 9: 697,53.
Maiatzak 10: 618,26.
Maiatzak 11: 618,26.
Maiatzak 12: 602,41.
Maiatzak 13: 459,73.
Maiatzak 16: 443,88.

Eremu laranjan
Maiatzak 17: 396,32.
Maiatzak 18: 364,62.
Maiatzak 19: 317,06.

Eremu horian
Maiatzak 20: 237,79.
Maiatzak 23: 190,23.
Maiatzak 24: 206,09.
Maiatzak 25: 174,38.
Maiatzak 26: 190,23.
Maiatzak 27: 190,23.
Maiatzak 30: 158,53.
Maiatzak 31: 174,38.
Ekainak 1: 142,68.
Ekainak 2: 142,68.
Ekainak 3: 126,82.
Ekainak 6: 174,38.
Ekainak 7: 206,09.

Buruntzaldea eremu horian
Lasarte-Usurbil osasun eremuan 218,12ko intzidentzia du koronabirusak. 23 kasu detektatu ditu Osasun Sailak azken 7 egunotan, zonalde honetan. Eremu horian da baita, eskualde osoa ere:
-Andoain: 186,82 (duela astebetekoarekin alderatuta: 1,12. Azken 7 egunetan 12 kasu). 
-Astigarraga: 74,92 (duela astebetekoarekin alderatuta: 0,63. Azken 7 egunetan 2 kasu). 
-Hernani: 139,14 (duela astebetekoarekin alderatuta: 0,90. Azken 7 egunetan 9 kasu). 
-Lasarte-Oria: 241,53 (duela astebetekoarekin alderatuta: 1,10. Azken 7 egunetan 16 kasu).
-Urnieta: 161,06 (duela astebetekoarekin alderatuta: 1,67. Azken 7 egunetan 10 kasu). 
-Usurbil: 206,09 (duela astebetekoarekin alderatuta: 1,18. Azken 7 egunetan 7 kasu).  

Gipuzkoa eremu horian 
Gipuzkoak ere berdin, eremu horian segitzen du. 100.000 biztanleko 14 egunetako intzidentzia metatua 199,32koa da. 5.000 biztanletik gorako 2 udalerri ditu eremu gorrian, 3 laranjan, 24 horian eta 5 berdean.

8.454 test egin dituzte azken 24 orduotan EAE mailan. 201 izan dira positiboak (%2,4); 70 Gipuzkoan, 107 Bizkaian eta 21 Araban. 3 EAE-tik kanpo bizi direnen artean. 32 pertsona ospitaleratu zituzten atzo, 84 daude ZIU-n. Puntu bakarraren azpitik izatea gomendatzen duten oinarrizko birsorkuntza tasa 0.84koa da gaur.  

Ikastetxeen egoerari dagokionez, 37 ikastetxeetako 49 ikasgela daude itxita. EAE osoko 17.554 ikasgeletatik, %0,35a.

Informazio gehiago hemen: covid19