OinHerri taldea eta egitasmoa aurkeztuko dute gaur

Noaua Aldizkaria 2021ko eka. 9a, 08:18
Lan taldeak hilabeteotan eginiko bileretako bat. Argazkiaren egilea: Usurbilgo Udala.

OinHerri herri hezitzaileen sareko kidea da Usurbil. Egitasmoa bera eta osatu den taldea ezagutzera emango dute asteazken honetan, ekainak 9, 18:30etan Sutegin. 

Usurbil, OinHerri herri hezitzaileen sareko kidea da. Usurbilen sortu den taldea jendaurrean aurkeztuko dute asteazken honetan, ekainaren 9an 18:30ean Sutegin. Bertara joan nahi duenak aurrez eman beharra zuen izena usurbilkultura.eus atarian. “Beraien printzipioak zein lan ildoak ezagutzeko aukera izango dugu, eta era berean, Usurbilen bertan sortu den talde eragilea aurkeztu eta doluaren inguruan abiatu duten lanketaren berri emango dute”.

OINHERRI TALDEAREN AURKEZPENA
Eguna: ekainak 9, asteazkena.
Ordua: 18:30.
Tokia: Sutegiko auditorioa.
Zehaztasunak: ""OinHerri Herri Hezitzailea", 2012an hainbat elkartek martxan jarri zuten egitasmoa da. Haurren hezkuntza eta aisia beste modu batera bidera zitezkeela sinetsita. Teoria eta praktika uztartuz, herrigintzatik, benetako parte hartzea bultzatuz eta balio hezitzaileak hedatzeko helburuarekin, hainbat urrats eman dituzte. Beraien printzipioak zein lan ildoak ezagutzeko aukera izango dugu, eta era berean, Usurbilen bertan sortu den talde eragilea aurkeztu eta doluaren inguruan abiatu duten lanketaren berri emango dute".
Izen ematea: doan ekainaren 7ra arte, usurbilkultura.eus atarian.
Informazio gehiagorako: usurbilkultura.eus
Antolatzailea: Usurbilgo Udala.