2021/2022 ikasturteko liburu salerosketak ekainaren bukaeran Oriarten

Erredakzioa 2021ko eka. 9a, 17:05

Bigarren eskuko liburuen salerosketa azoka antolatu du Oriartekide Guraso Elkarteak. DBH3tik Batxilerreko 2. urtera arteko bigarren eskuko liburuak erosteko aukera eskainiko dute ekainaren 28an, 16:00etatik 18:00etara. Saldu nahi dituztenek, berriz, ekainaren 25ean entregatu beharko dituzte liburuak ordu berean.

Liburuak saltzea interesatzen zaienentzat, egoera onean utzi beharko dute materiala, puskatu gabe eta erabilgarri. Liburuak saltzeko moduan dauden edo ez Guraso Elkarteak baloratuko du. Horrez gain, depositoan utzi beharko dituzte liburuak frogagiriarekin batera, horretarako jarritako eguna behar bezala errespetatuz: ekainaren 25ean, 16:00etatik 18:00etara. 

 

Erosteko asmotan dabiltzanentzat, berriz, gaur egun liburu bakoitzak duen prezioaren erdian baloratuko dira, gutxi gorabehera, prezioak borobilduta. Dirua emateko egunean jasotzen ez diren liburuak edota dirua, Guraso Elkarteak jasoko ditu, eta aurrez kontrakoa esaten ez bada, Guraso elkartearen ondare bihurtuko dira.

 

Kontuan izan Oriartekide Guraso Elkarteak aurten ez duela liburu berririk salduko, eta beraz, Lasarte-Oriako eta Usurbilgo liburu-dendetan edo edozein liburu-dendatan erosi beharko dira.