Koronabirusa

Kasu berririk ez bigarren egunez, 190,23tik 174,38ra murriztu da intzidentzia

Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak ez du covid19 kasu berririk detektatu bigarren egunez segidan Usurbilen. Berriz ere beherantz egin du 100.000 biztanleko 14 eguneko intzidentziak; 190,23tik 174,38ra. Eremu horian jarraitzen du udalerri honek.

Maiatzean 43 koronabirus kasu detektatu zituen Osasun Sailak udalerri honetan. Ekainean momentuz 7 kasu. 6 azken 7 egunotan. 11 azken 14 egunetan:
Maiatzak 1: 3.
Maiatzak 2: 2.
Maiatzak 3: 3.
Maiatzak 4: 4.
Maiatzak 5: 4.
Maiatzak 6: 6.
Maiatzak 7: 0.
Maiatzak 8: 1.
Maiatzak 9: 2.
Maiatzak 10: 0.
Maiatzak 11: 3.
Maiatzak 12: 0.
Maiatzak 13: 0.
Maiatzak 14: 5.
Maiatzak 15: 0.
Maiatzak 16: 0.
Maiatzak 17: 0.
Maiatzak 18: 2.
Maiatzak 19: 1.
Maiatzak 20: 1.
Maiatzak 21: 0.
Maiatzak 22: 0.
Maiatzak 23: 0.
Maiatzak 24: 1.
Maiatzak 25: 1.
Maiatzak 26: 1.
Maiatzak 27: 0.
Maiatzak 28: 1.
Maiatzak 29: 1.
Maiatzak 30: 1.
Maiatzak 31: 1.
Ekainak 1: 0.
Ekainak 2: 1.
Ekainak 3: 0.
Ekainak 4: 1.
Ekainak 5: 1.
Ekainak 6: 1.
Ekainak 7: 3.
Ekainak 8: 0.
Ekainak 9: 0.

Intzidentziaren bilakaera (100.000 biztanleko 14 eguneko tasa)
Eremu laranjan

Apirilak 14: 364,62.
Apirilak 15: 348,76.
Apirilak 18: 396,32.
Apirilak 19: 396,32.

Eremu gorrian

Maiatzak 2: 729,23.
Maiatzak 3: 745,09.
Maiatzak 4: 760,94.
Maiatzak 5: 681,67.
Maiatzak 6: 745,09.
Maiatzak 9: 697,53.
Maiatzak 10: 618,26.
Maiatzak 11: 618,26.
Maiatzak 12: 602,41.
Maiatzak 13: 459,73.
Maiatzak 16: 443,88.

Eremu laranjan
Maiatzak 17: 396,32.
Maiatzak 18: 364,62.
Maiatzak 19: 317,06.

Eremu horian
Maiatzak 20: 237,79.
Maiatzak 23: 190,23.
Maiatzak 24: 206,09.
Maiatzak 25: 174,38.
Maiatzak 26: 190,23.
Maiatzak 27: 190,23.
Maiatzak 30: 158,53.
Maiatzak 31: 174,38.
Ekainak 1: 142,68.
Ekainak 2: 142,68.
Ekainak 3: 126,82.
Ekainak 6: 174,38.
Ekainak 7: 206,09.
Ekainak 8: 190,23.
Ekainak 9: 174,38.

Buruntzaldea eremu horian
Lasarte-Usurbil osasun eremuan 206,84ko intzidentzia du koronabirusak. 27 kasu detektatu ditu Osasun Sailak azken 7 egunotan, zonalde honetan. Eremu horian da baita, ia eskualde osoa ere. Astigarraga ezik, eremu berdean baita:
-Andoain: 173,47 (duela astebetekoarekin alderatuta: 0,90. Azken 7 egunetan 6 kasu). 
-Astigarraga: 59,93 (duela astebetekoarekin alderatuta: 0,44. Azken 7 egunetan kasu bat). 
-Hernani: 134,17 (duela astebetekoarekin alderatuta: 0,87. Azken 7 egunetan 9 kasu). 
-Lasarte-Oria: 236,28 (duela astebetekoarekin alderatuta: 1,07. Azken 7 egunetan 21 kasu).
-Urnieta: 209,37 (duela astebetekoarekin alderatuta: 1,44. Azken 7 egunetan 10 kasu). 
-Usurbil: 174,38 (duela astebetekoarekin alderatuta: 1,22. Azken 7 egunetan 6 kasu).  

Gipuzkoa eremu horian 
Gipuzkoak ere berdin, eremu horian segitzen du. 100.000 biztanleko 14 egunetako intzidentzia metatua 185,30ekoa da. 5.000 biztanletik gorako udalerri bakarra du eremu gorrian, 4 laranjan, 23 horian eta 6 berdean.

7.620 test egin dituzte azken 24 orduotan EAE mailan. 238 izan dira positiboak (%3,1); 76 Gipuzkoan, 134 Bizkaian eta 25 Araban. 3 EAE-tik kanpo bizi direnen artean. 24 pertsona ospitaleratu zituzten atzo, 77 daude ZIU-n. Puntu bakarraren azpitik izatea gomendatzen duten oinarrizko birsorkuntza tasa 0.83koa da gaur.  

Ikastetxeei dagokienez, EAE-ko 32 ikastetxeetako 43 ikasgela daude itxita, EAE osoko 17.554 ikasgeletatik %0,30a.

Informazio gehiago hemen: covid19