Ikasleen kontzertu errondarekin borobilduko du Zumartek, ezohiko ikasturtea

Noaua Aldizkaria 2021ko eka. 10a, 10:17

Ekainaren 15etik 18ra musikaz blaituko digute herria Zumarte Musika Eskolakoek. Ikasturte amaierako kontzertu astea antolatu dute. Gonbidapen bidez ikusi ahalko dira emanaldiok.

Osasun krisialdiak baldintzaturiko ezohiko ikasturtea agurtzen doaz pixkanaka ikastetxe ezberdinak. Amaiera horri begira dira baita Zumarte Musika Eskolan. Ikasleen ikasturte amaierako kontzertuak iragarri dituzte hurrengo aste osorako. Emanaldiotarako sarbidea gonbidapen bidez izango da.

Egoitza berria estreinatu duten ezohiko ikasturtea, kontzertu aste batekin agurtuko du beraz Zumarte Musika Eskolak. Musika plazara eraman eta herriarekin partekatuko dituzten emanaldiokin:

Zumartekoen ikasturte amaierako kontzertuak
Ekainak 15, asteartea
18:00
 Musika-txokoa, Joxe Martin Sagardia plazan.
19:00 Saxo-taldea, Joxe Martin Sagardia plazan.
Oharra: euria eginez gero, emanaldiok Askatasuna plazan 18:00etan.

Ekainak 16, asteazkena
18:30
 Kontzertuak Sutegiko auditorioan.

Ekainak 17, osteguna
18:00
 Musika Mintzaira eta Banda, Mikel Laboa plazan.
19:30 Abesbatza, Mikel Laboa plazan.
Oharra: euria eginez gero, emanaldiok Askatasuna plazan 18:00etan eta 19:30etan.

Ekainak 18, ostirala
18:30
 Taldeen emanaldiak, Artzabalen.

Sarrera: gonbidapen bidez.
Informazio gehiago: zumarte.eus
Antolatzailea: Zumarte Musika Eskola.