Kultur Bira

Kultura biran gaurtik, Usurbilen eta Aginagan lehen hitzorduak

Noaua Aldizkaria 2021ko eka. 11a, 09:34

Kulturgintza, sortzaileak eta zaletuak jira miran murgilduko dira ostiral honetatik. Gaur abiatuko da herri eragile anitzek uda parte honetarako diseinatu duten Kultur Bira, Usurbilen eta Aginagan antolatu diren bina hitzordurekin. Orbeldi Dantza Taldeko kide gaztetxoenak dantzan ikusiko ditugu, Trapu Zarra taldeak "Turistreatzen" emanaldia eskainiko du, Antton Telleria "Nekatutak" bakarrizketa saioarekin dator Aginagara eta haren segidan, Iñorkiñak taldearen kontzertuaz gozatzeko aukera izango da.

2021eko KULTUR BIRAREN HASIERA
Ekainak 11, ostirala
17:00 Orbeldi Dantzan I, Artzabalgo frontoian.
Zehaztasunak: "Orbeldi Dantza Taldeko haurrek ikasturtean zehar landutako dantzak eskainiko dizkiete herritarrei. Euskal Herriko txoko askotako dantzekin gozatu ahal izango dugu".
Edukiera: 100 lagun.
Sarrerak: ekainaren 9ra arte, usurbilkultura.eus atarian (herritar bakoitzarentzat gehienez 4 sarrera).

17:00 Trapu Zarra: "Turistreatzen" Artzabalgo frontoian.
Zehaztasunak: "Bidaia agentzia batek, "bakoitzaren nahierara sortutako bidaia birtualen" promozioa egin du. Emakume bat sarituko dute itsas bidaia birtual batekin eta bidaia zuzenean antolatuko dute. Bere fantasia guztiak askatuko dira bidaia honetan".
Edukiera: 100 lagun.
Sarrerak: ekainaren 9ra arte, usurbilkultura.eus atarian (herritar bakoitzarentzat gehienez 4 sarrera).

20:00 Antton Telleriaren "Nekatutak" ikuskizuna Aginagako Eliza Zaharraren atarian.
Zehaztasunak: "NEKATUTAK izeneko ikuskizunean, Antton Telleria zuzentasunaren mugak esploratzen saiatuko da (ikuskizunaren izenetik hasita). Barre eginarazteko helburu bakar eta sakratuarekin, “delikatuak” izan daitezkeen zenbait kolektibo aipatuko ditu: Psikologoak, ETA, Ertzaintza… eta, nola ez, polemikoenak: Irakasleak".
Edukiera: 65 lagun.
Sarrerak: ekainaren 9ra arte, usurbilkultura.eus atarian (herritar bakoitzarentzat gehienez 2 sarrera).

20:00 Iñorkiñak herriko taldearen kontzertua Aginagako Eliza Zaharraren atarian.
Zehaztasunak: "Gurean izango dugu Iñorkiñak, herriko triki pop taldea. Doinu alai eta itsaskorrekin zipriztinduko dute Kultur Biraren lehen asteburua. Berrikuntzekin datoz gainera, Natali Izagirre eta Ixak Arrutiren parte hartzearekin".
Edukiera: 65 lagun.
Sarrerak: ekainaren 9ra arte, usurbilkultura.eus atarian (herritar bakoitzarentzat gehienez 2 sarrera).