2021-22 ikasturtea

Ikasturte berrirako matrikulazioa zabaldu du Orbeldi Dantza Taldeak

Noaua Aldizkaria 2021ko eka. 11a, 09:27

2021-22 ikasturterako izen emate epea zabaldu du Orbeldi Dantza Taldeak. Haur nahiz helduei zuzenduriko eskaintza osatu du.

Beste hainbat herri eragile edota ikastetxeen antzera, Orbeldi Dantza Taldea ere 2021-22 ikasturtera begira dago. Dagoeneko udazkenean abiatuko duen denboraldi berrirako izen emate kanpaina abiarazi dute. Astebetez izango dute irekita, matrikulazio epea, ostiral honetan (ekainak 11) hasi eta hilaren 18ra arte. 

Formulario hauen bidez osatu beharko da izen ematea:
- Haurren izen ematea: https://docs.google.com/.../1FAIpQLScOS7P1k.../viewform
- Helduen izen ematea: https://docs.google.com/.../1FAIpQLSegYHjmLrcHRA.../viewform

Zortziko taldeak gutxienez
Aurrez aurreko bi hitzordu ere finkatu dituzte Orbeldiko kideek; bi ostiral hauetan, hau da, ekainaren 11n eta 18an, Usurbilgo Kultur Biraren baitan Artzabalgo frontoian eskainiko dituzten emanaldietan. 

Kontuan hartzeko zenbait ohar plazaratu ditu Orbeldik. Batetik, "behin ordua aukeratuta ezin izango da taldez aldatu". Bigarrenik, "taldeak gutxienez 8 pertsonakoak izango dira eta gehienez 15 pertsonakoak. Muga gaindituz gero bi talde jarriko lirateke ordu berean". Argibide gehiago behar dituenak, orbeldi.udt@gmail.com helbidera idatzi dezake.

Haurrei zuzenduriko eskaintza
-Astelehena:
16:45-17:45 LH 1-2.
17:45-18:45 LH 3-4.
-Asteartea:
18:30-20:00 DBH.
-Asteazkena: 
16:45-17:45 LH 5-6.
17:45-18:45 LH 5-6.
-Ostirala:
16:45-17:45 LH 1-2.
17:45-18:45 LH 3-4.

Oharrak:
-Taldea osatzeko gutxienez 8 kidekoa izan behar du. 15 dantzari baino gehiago izanez gero, zozketa bidez bi taldeetan banatuko dute.
-Kuota: ikasturtea 70 euro (senide bat baino gehiago badaude bakoitzak 60 euro). Azaroan kobratuko da.

Helduentzako eskaintza
-Astelehena:
19:00-21:00 Euskal dantzen taldea.
-Asteartea:
19:00-20:30 Oinarrizko dantzak.
-Asteazkena:
18:30-20:00 Dantza hastapenak.
19:00-20:30 Plaza dantzak.

Oharrak:
-Taldea osatzeko gutxienez 8 kidekoa izan behar du.
-Kuota: ikasturtea 90 euro (senide bat baino gehiago badaude bakoitzak 80 euro). Azaroan kobratuko da.

Informazio gehiagorako:
E-posta: orbeldi.udt@gmail.com
Facebook: OrbeldiDT
Instagram: @orbeldi_UDT