Urbilek haurrentzako aulkiak bildu eta birziklatuko ditu plastiko kutsadura murrizteko

Noaua Aldizkaria 2021ko eka. 11a, 19:08

Babyauto Taldearekin eta Emausekin batera, haurren eserlekuak birziklatzeko programa egoki eta eraginkorra antolatu du Urbilek. Aulkiak ohiko zaborrontzi eta errauste-planta batean amaitu ez dezaten, plastiko kutsadura eta ingurumen-degradazioaren bizkortzea saihestea du helburu Urbilek. Informazio gunea eskuragarri egongo da ekainaren 8tik 12ra Merkataritza Gunean.

Babyautok eta Emaus Fundazioak haurrentzako aulkiak birziklatzeko eta horiei informazioa emateko gunea jarri dute martxan, eta ostiralean, hilak 11, eta larunbatean, hilak 12, eserlekua uzten duten erabiltzaile guztiei Babypack-en osagarri bat oparituko zaie.

 

Segurtasun-eserleku zaharrak birziklatzeko aukera emateaz gain, haurrentzako aulkitxo bat erabiltzeari uzteko arrazoiak ezagutzearen eta iraungitako eserlekuekin zer egin behar den jakitearen garrantzia gogorarazteaz ere arduratuko da programa. 

 

Urbil egiten ari den kanpaina berri honek indartu egiten du NBEren Garapen Jasangarriko Helburuak babesteko dituen ekintzen plangintza egiteko konpromisoa.