USURBILGO KULTUR BIRA
Ekainak 18, ostirala
17:30 Orbeldi Dantzan II Artzabalgo frontoian.
Zehaztasunak: Orbeldi Dantza Taldeko haurrek ikasturtean zehar landutako dantzak eskainiko dizkiete herritarrei. Euskal Herriko txoko askotako dantzekin gozatu ahal izango dugu.
Edukiera: 100 lagun.
Oharra: herritar bakoitzarentzat gehienez 4 sarrera.
Izen ematea: ekainaren 16ra arte, usurbilkultura.eus atarian.
Ekainak 19, larunbata
20:00 Artixten Gaua Txokoalden, Aginagako Eliza Zaharraren atarian eta Usurbilgo skate parked.
Zehaztasunak: “Aldi berean egingo diren hiru emanalditan herriko artixtetaz gozatzeko aukera paregabea izango da. Ekitaldi desberdinak izango dira, parte-hartze zabalekoak, formatu txikian. Hiru ekitaldietako izen emateak, aparte egin beharko dira”.
Edukiera: 65 lagun Aginagan, 70 Txokoalden, 70 skate parkean.
Oharra: herritar bakoitzarentzat gehienez 2 sarrera.
Izen ematea: ekainaren 17a baino lehen esteka hauetan:
Aginagako Artixten Gaua
Txokoaldeko Artixten Gaua
Usurbilgo Artixten Gaua
Ekainak 20, igandea
18:00 "Suharra" dokumentalaren proiekzioa Sutegiko auditorioan.
Zehaztasunak: "Galtzeko zorian dagoen bizitza berreskuratzea beharrezkoa den momentu honetan, inoiz azaldu gabeko gure kulturaren parte diren bertako ganadu suharren historia kontatzen duen dokumentala dugu honako hau".
Edukiera: 78 lagun.
Sarrerak: ekainaren 18ra arte, usurbilkultura.eus atarian (herritar bakoitzarentzat gehienez 2 sarrera).
Informazio gehiagorako eta egitarau osoa: usurbilkultura.eus
Antolatzaileak: Kalezar, Aginaga, San Esteban, Atxegalde, Santuenea eta Usurbilgo jai batzordeak; Xauxar Txosna Batzordea; Ziortza K.E.; Hitz-Aho Udarregi Ikastolako guraso elkartea; Usurbilgo Udala; NOAUA! K.E.