"Udaran elkarren artean saretzeko eta elikatzeko aukera ezin hobea izango dugu", iragarri dute Buruntzaldeko Neska* Gazteek. Momentuz hiru egun agendan ondo erreserbatuak uzteko eskaera egin dute, uztaileko bigarren asteburua; hilaren 9a, 10a eta 11.
Xehetasun gehiago eskaintzekoak dira ordea egunotan, herriz herri eskualdean barrena deitu dituzten aurkezpen saioetan. Usurbilgoa, astelehen honetarako (ekainak 14) iragarri dute, arratsaldeko 18:00etan Mikel Laboa plazan. "Eskualdeko txoko guztietara iristeko aurkezpenak egingo ditugu, beraz adi egon! Xehetasun gehiago nahi badituzu ez egin zalantzarik eta hurbildu zaitez", luzatu dute gonbita.
"Buruntzaldea astinduz, badator neska* gazteon lurrikara!" iragarri dute kartelon bidez.