Buruntzaldeko udaleku feministen aurkezpena egin dute Mikel Laboa plazan

Noaua Aldizkaria 2021ko eka. 14a, 22:17

Gaur aurkeztu dituzte Buruntzaldeako Neska* Gazteek eskualdeari dagozkion udaleku feministak. Usurbilen egingo dituzte uztailaren 9, 10 eta 11n. Izen-ematea jada irekita dago, eta ekainaren 27ra arteko epea izango dute izen eman nahi dutenek hori egiteko. Taldearen sare sozialen bidez egin beharko da izen ematea.

Behin aurkezpena bukatuta, egitaraua atera du taldeak uztaileko egun horietan egingo dituzte ekintzen berri emateko. Denetariko eskaintza luzatu dute: hitzaldiak, tailerrak, gaubelak, hausnarketak, jolasak, aisialdia, kultur eskaintza, kontzertuak... Feminismoaz ikasi eta gozatzeko aukera paregabea izango da eskaintza.