Udaletxe aurrea musikatuz hasiko du gaur Zumartek, ikasturte amaierako emanaldi astea

Noaua Aldizkaria 2021ko eka. 15a, 07:14

Musika-txokoko ikasleek eta saxo-taldeak emanaldi bana eskainiko dute astearte arratsalde honetan, udaletxe aurreko Joxe Martin Sagardia plazan. Euria egingo balu, Askatasuna plazara lekuz aldatuko dituzte kontzertuok. Sarrera gonbidapen bidez eskuratu beharko da.

Osasun krisialdiak baldintzaturiko ezohiko ikasturtea, ohi bezala, ikasturte amaierako kontzertu astearekin agurtuko du gaurtik (ekainak 15) Zumarte Musika Eskolak. Emanaldiotarako sarbidea gonbidapen bidez izango da:

Zumartekoen ikasturte amaierako kontzertuak
Ekainak 15, asteartea
18:00
 Musika-txokoa, Joxe Martin Sagardia plazan.
19:00 Saxo-taldea, Joxe Martin Sagardia plazan.
Oharra: euria eginez gero, emanaldiok Askatasuna plazan 18:00etan.

Ekainak 16, asteazkena
18:30
 Kontzertuak Sutegiko auditorioan.

Ekainak 17, osteguna
18:00
 Musika Mintzaira eta Banda, Mikel Laboa plazan.
19:30 Abesbatza, Mikel Laboa plazan.
Oharra: euria eginez gero, emanaldiok Askatasuna plazan 18:00etan eta 19:30etan.

Ekainak 18, ostirala
18:30
 Taldeen emanaldiak, Artzabalen.

Sarrera: gonbidapen bidez.
Informazio gehiago: zumarte.eus
Antolatzailea: Zumarte Musika Eskola.