Zumartekoen kontzertuak gaur Sutegin

Noaua Aldizkaria 2021ko eka. 16a, 08:10

Ezohiko 2020-21 ikasturtea agurtzeko emanaldi astean da Zumarte Musika Eskola. Musika-txokoko eta saxo-taldeen udaletxe aurreko emanaldiekin abiatu dute astearte honetan, aipatu zikloa. Asteazken honetan Sutegitik zabalduko dute, urtean zehar bideratzen duten lanketa. Ostiralera arte eskainiko dituzten saioetarako sarrerak gonbidapen bidez eskuratu ahalko dira.

Zumartekoen ikasturte amaierako kontzertuak
Ekainak 16, asteazkena
18:30
 Kontzertuak Sutegiko auditorioan.

Ekainak 17, osteguna
18:00
 Musika Mintzaira eta Banda, Mikel Laboa plazan.
19:30 Abesbatza, Mikel Laboa plazan.
Oharra: euria eginez gero, emanaldiok Askatasuna plazan 18:00etan eta 19:30etan.

Ekainak 18, ostirala
18:30
 Taldeen emanaldiak, Artzabalen.

Sarrera: gonbidapen bidez.
Informazio gehiago: zumarte.eus
Antolatzailea: Zumarte Musika Eskola.