Kultur Bira

Orbeldikoen ostiraleko bigarren saioa, Askatasuna plazan

Noaua Aldizkaria 2021ko eka. 16a, 09:02

Aurreko asteburuan jiran hasitako Kultur Bira estreinatzen lehenengoetako herri eragilea, Orbeldi Dantza Taldea izan zen. Artzabalgo frontoian kide gaztetxoenen emanaldia eskaini zuten. Bigarren saioa ostiral honetarako programatua dago gune berean, baina giro euritsua izango dela aurreikusia dagoenez, Askatasuna plazara lekuz aldatu dute hitzordua. Baita Zumartekoek iragarria zuten kontzertua ere.

Asteotako Kultur Birako ekintza gehienak kalean iragarriak daude. Eguraldiak ordea hitzordu bat lekuz aldaraztea eragin du; Orbeldi Dantza Taldekoek ostiral honetarako iragarria duten bigarren emanaldia. Asteazken hau duzue ekitaldi honetarako izen emateko azken eguna, usurbilkultura.eus atarian. Baina adi; dantzarien bilgunetik ohartarazi dutenez, ekainaren 18rako giro euritsua espero denez, Artzabalgo frontoian eskaintzekoak ziren saioa azkenean Askatasuna plazan izango da.  Orbeldikoen ostean, Zumartekoak aipatu frontoian eskaintzekoak ziren kontzertua ere Askatasuna plazara lekuz aldatu dute.

Ekainaren 18ko kultur ekintzak beraz, Askatasuna plazan izango dira.

USURBILGO KULTUR BIRA

Ekainak 18, ostirala
17:30 Orbeldi Dantzan II Askatasuna plazan.
Zehaztasunak: Orbeldi Dantza Taldeko haurrek ikasturtean zehar landutako dantzak eskainiko dizkiete herritarrei. Euskal Herriko txoko askotako dantzekin gozatu ahal izango dugu.
Edukiera: 100 lagun.
Oharra: herritar bakoitzarentzat gehienez 4 sarrera.
Izen ematea: ekainaren 16ra arte, usurbilkultura.eus atarian.

Ekainak 19, larunbata
20:00 Artixten Gaua Txokoalden, Aginagako Eliza Zaharraren atarian eta Usurbilgo skate parked.
Zehaztasunak:Aldi berean egingo diren hiru emanalditan herriko artixtetaz gozatzeko aukera paregabea izango da. Ekitaldi desberdinak izango dira, parte-hartze zabalekoak, formatu txikian. Hiru ekitaldietako izen emateak, aparte egin beharko dira”.
Edukiera: 65 lagun Aginagan, 70 Txokoalden, 70 skate parkean.
Oharra: herritar bakoitzarentzat gehienez 2 sarrera.
Izen ematea: ekainaren 17a baino lehen esteka hauetan:
Aginagako Artixten Gaua
Txokoaldeko Artixten Gaua
Usurbilgo Artixten Gaua

Ekainak 20, igandea
18:00 "Suharra" dokumentalaren proiekzioa Sutegiko auditorioan.
Zehaztasunak: "Galtzeko zorian dagoen bizitza berreskuratzea beharrezkoa den momentu honetan, inoiz azaldu gabeko gure kulturaren parte diren bertako ganadu suharren historia kontatzen duen dokumentala dugu honako hau".
Edukiera: 78 lagun.
Sarrerak: ekainaren 18ra arte, usurbilkultura.eus atarian (herritar bakoitzarentzat gehienez 2 sarrera).

Informazio gehiagorako eta egitarau osoa: usurbilkultura.eus
Antolatzaileak: Kalezar, Aginaga, San Esteban, Atxegalde, Santuenea eta Usurbilgo jai batzordeak; Xauxar Txosna Batzordea; Ziortza K.E.; Hitz-Aho Udarregi Ikastolako guraso elkartea; Usurbilgo Udala; NOAUA! K.E.