Maite Agirresarobe usurbildarra saritu dute Gasteizko denden erakusleiho lehiaketan

Noaua Aldizkaria 2021ko eka. 16a, 17:04

Maite Agirresarobe usurbildarra saritu dute Gasteizko denden erakusleiho lehiaketan. Ez du lehen aldia sari hau irabazten, 2020ko udazkeneko lehiaketan ere saritu izan baitzen. 

Irabazi berri duen saria dendako erakusleihoan euskara sustatzeagatik lortu du, apainketaz gain, euskararen sustapena kontua hartzen baitute. Bigarren saria du beraz, Artis Kreativa dendako lantaldeak.