Kultur Bira

Eskenatoki aldaketak, gaurko Artixten Gauan

Noaua Aldizkaria 2021eko ekainaren 19a

Euria egin dezakeen aurreikuspena dela eta, Usurbilgo Kultur Biraren antolakuntzak eskenatokiz aldatzea erabaki du larunbat arratsalde honetarako iragarriak zituen Usurbilgo Artixten Gauari lotutako hiru hitzorduak. Adi; Aginagako Eliza Zaharrean ospatzekoa zena, Aginagako bertako frontoian egingo dute. Txokoalden iragarria zegoena, Santueneko frontoian. Eta azkenik, Bizkarreko skate parkean aurreikusia zegoena, Askatasuna plazan. 

Ekainak 19, larunbata
20:00 Artixten Gaua: Txokoaldeko ekitaldia Santueneko frontoian, Aginagako Eliza Zaharreko atarikoa Aginagako frontoian eta Usurbilgo skate parkekoa Askatasuna plazan.
Zehaztasunak:Aldi berean egingo diren hiru emanalditan herriko artixtetaz gozatzeko aukera paregabea izango da. Ekitaldi desberdinak izango dira, parte-hartze zabalekoak, formatu txikian. Hiru ekitaldietako izen emateak, aparte egin beharko dira”.
Izen ematea: itxita.


Ekainak 20, igandea
18:00 "Suharra" dokumentalaren proiekzioa Sutegiko auditorioan.
Zehaztasunak: "Galtzeko zorian dagoen bizitza berreskuratzea beharrezkoa den momentu honetan, inoiz azaldu gabeko gure kulturaren parte diren bertako ganadu suharren historia kontatzen duen dokumentala dugu honako hau".
Edukiera: 78 lagun.
Sarrerak: ekainaren 18ra arte, usurbilkultura.eus atarian (herritar bakoitzarentzat gehienez 2 sarrera).

Informazio gehiagorako eta egitarau osoa: usurbilkultura.eus
Antolatzaileak: Kalezar, Aginaga, San Esteban, Atxegalde, Santuenea eta Usurbilgo jai batzordeak; Xauxar Txosna Batzordea; Ziortza K.E.; Hitz-Aho Udarregi Ikastolako guraso elkartea; Usurbilgo Udala; NOAUA! K.E.