Udaleku feministak aurkeztu eta parte hartzeko gonbita luzatu ere bai Hernanin, Buruntzaldeko Neska* Gazteek ateratako ondoko talde argazkian ikus daitekeen moduan. "Buruntzaldeako neska* gazteok errebeldiaz eta deserosotasunez bete ditugu Hernaniko kaleak", adierazi dute sare sozialen bidez.
Eskualdean barrena egunotan egin duten aipatu ekimen honen aurkezpen erronda borobildu dute modu horretan. Gogoan izan, aste hasieran eskaini zituzten udaleku feminista hauei buruzko xehetasunak Usurbilen, Mikel Laboa plazan.
"Trans egoerei kontatu ez dizuetena" hizpide izango duen hitzaldia, prostituzioaren inguruko oka jolasa, Buruntzaldeko neska* gazte taldeen aurkezpena, ligoteo sanoari buruzko tailerra, edota "feminismoak nola osatzen gaituen" ahotan hartuko duena, kontzertuak, gaubelak... eta gehiago iragarri dituzte Usurbilen uztailaren 9tik 11rako asteburuan.
Izen-ematea ireki dute eta zabalik segiko du ekainaren 27ra arte. Taldearen sare sozialen bidez eman beharko da izena.