Telesail baten grabaketa asteazkenean Elizan

Noaua Aldizkaria 2021ko eka. 22a, 11:24

Telesail bati lotutako grabazio saioa egingo dute asteazkenean egun osoz, Salbatore Elizan.

Salbatore Eliza telesail baten grabazio "platoan" bilakatuko da asteazken honetan, ekainaren 23an. Hala eman du jakitera ohar bidez Usurbilgo Udalak. Egun osoan zehar luzatuko da grabaketa saioa, eta eliza barruan izango da osorik. 

Grabaketek ordea Eliza inguruari eragingo diote. Filmaketa lanak eraikin barruan egingo dituzten arren,  "hainbat kamioi izango dira Irazu eta Etxebeste kaleetan. Dena den, oinezkoentzako pasabidea bermatuko dute", ohartarazi du Udalak. 

Grabazio gehiago
Ez da azken aldian grabazio baterako inguru hau hautatu duten lehen aldia. Duela hilabete Arratzain Igararekin lotzen duen bidea itxi zuten egun batez, ikus-entzunezko bat grabatzeko.