Andatzako lan arkeologikoetan laguntzeko deia luzatu du Aranzadi elkarteak

Noaua Aldizkaria 2021ko eka. 22a, 14:14

Andatzan abuztuan eta irailean egingo dituzten ikerketetan laguntzeko deia egin dute Aranzadi zientzia elkarteak eta Valladolideko Unibertsitateak. Azken urteetan egindako lanaren jarraipenak izango dira honakoak, eta herritarrek parte hartzeko aukera izango dute. 

Ikerketa arkeologikoa bi gunetan egingo da. Abuztuko egun batzuetan Andatza IIIko monumentu megalitikoan ariko dira lanea, eta irailean, 2005ean Irigain inguruan aurkitutako erromatar garaiko aztarnategian sakonduko dute. Lan horietan parte hartzeko aukera luzatu dute ikerlariek. Laguntzeko edo ikasteko interesa izanez gero,
izaro.quevedo@uva.es helbidera mezu elektroniko bat bidali beharko da.