Goiz "mugitua" euskal errepideetan. Eusko Jaurlaritzaren Trafiko Zuzendaritza Sailak ohartarazi duenez, istripua izan da udalerri honetatik igarotzen den A8 autopistan. Zehazkiago esanda, Bilborako norantzan, bide honetako 28. kilometroan. Albiste honi atxikitako irudian duzue gertaerak eragin duen auto ilara luzea. Ez dute istripuan zauriturik izan ote den zehaztu.
Akabo abisu horia
Uda hasiera euripean hasi dugu aurtengoan. "Prezipitazio handiagatik" abisu horian igaro ditugu egun gehienak. Azken abisua ordea goizaldeko 3:00etan indargabetu dute. Gaur euritara jo dezake, baina ez aurreko egunetan bezala. "Zerua oso hodeitsu egongo da; arratsaldean hodeiak gutxitu egingo dira eta gauean zerua partez hodeitua geratuko da. Euri txikia egingo du. Mendebal/ipar-mendebaldeko haize ahul-bizia ibiliko da, bolada gogor batzuekin, gauean ipar-osagaira egingo du. Tenperaturan aldaketarik ez", ohartarazi du Euskalmet meteorologia agentziak. Informazio eguneratua hemen: euskalmet.eus