Kultur Bira

Haurrei zuzenduriko eskaintza zabala uztaila hasieran

Noaua Aldizkaria 2021ko eka. 24a, 09:50

Bigarren urtez jarraian ezingo dira Usurbilgo festak 2019. urtera arte ohituak ginen moduan ospatu, baina Kultur Birarekin izango da eskaintza alternatiborik, baita etxeko txikienentzat ere. Bere horretan, Haurren Egunik ez da ospatuko. Baina proposamen interesgarri askoak prestatu dituzte Kultur Birako antolatzaileek. Adi, ekainaren 28a baino lehen eman beharko baita izena hitzorduotan. Non? Ohi bezala, usurbilkultura.eus plataforman.

USURBILGO KULTUR BIRA
Uztailak 1, osteguna
17:00 Kolore festa Oiardo Kiroldegian.
Zehaztasunak: "Marrazketa saioa. Norberak bere margoak ekarri beharko ditu, baita karpetaren bat ere, euskarri bezala erabiltzeko. Bukaeran, opariak zozketatuko dira parte hartzaile guztien artean".
Edukiera: 200 lagun. 
Izen ematea: ekainaren 28a baino lehen, usurbilkultura.eus atarian.
Sarrera: herritar bakoitzak lau sarrera eskuratu ahalko ditu gehienez.


Uztailak 2, ostirala
18:00 "Aupa Strings" taldearen emanaldia Oiardo Kiroldegian.

Zehaztasunak: "Musika klasikoa, heavy metala edota bluesa era naturalean fusionatzen ditu familiako gazteei (6-12) zuzenduriko String Jukebox ikuskizun parte-hartzaileak. Antzerki-kutsua duten eszenak, jolas, erritmo, sormen eta umorez beterik daude, elkarrekin musika sortu, beat-box modura komunikatu edota poesia rap bihurtzeko".
Edukiera: 200 lagun.
Sarrerak: ekainaren 28ra arte, usurbilkultura.eus atarian (herritar bakoitzarentzat gehienez 4 sarrera).

19:00 Bertso-saioa udatxe aurreko Joxe Martin Sagardia plazan.
Bertsolariak: Miren Artetxe, Agin Laburu, Aitor Mendiluze eta Onintza Enbeita. Gai-jartzailea: Maite Berriozabal.
Edukiera: 135 lagun.
Sarrerak: ekainaren 28ra arte, usurbilkultura.eus atarian (herritar bakoitzarentzat gehienez 2 sarrera).


Uztailak 3, larunbata
10:00 Iratxoen oparien bila herrian barrena.

Zehaztasunak: "Gauez eta ezkutuan ibili ohi dira iratxoak magia eta jolas bereziak sortzen, egun argitan herritarrei eskaintzeko. Mezu bat iritsi da duela gutxi usurbildarrontzako zerbait prestatua dutela esanez. Ez dugu askorik ulertu eta zuen laguntza behar dugu argitzeko, lagunduko? Plataformatik eta taldeka izen emateko aukera egongo da, 10 laguneko taldeak gehienez".
Edukiera: 200 lagun.
Sarrerak: ekainaren 28ra arte, usurbilkultura.eus atarian (herritar bakoitzarentzat gehienez 4 sarrera).


Informazio gehiagorako eta egitarau osoa: usurbilkultura.eus
Antolatzaileak: Kalezar, Aginaga, San Esteban, Atxegalde, Santuenea eta Usurbilgo jai batzordeak; Xauxar Txosna Batzordea; Ziortza K.E.; Hitz-Aho Udarregi Ikastolako guraso elkartea; Usurbilgo Udala; NOAUA! K.E.