#Udalbatzarra

Udarregi Ikastolak kudeatzen segiko du Haur Eskola

Noaua Aldizkaria 2021eko ekainaren 25a

Udarregi Ikastolak kudeatzen segiko du Kalezarko Haur Eskola, ostegun honetako udalbatzarrean udal ordezkariek gehiengo osoz hala erabaki ostean.

Haur Eskola zerbitzu-emakida Udarregi Ikastolari esleitzea onartu du udalbatzak gehiengo osoz, ostegun honetan egin duten osoko bilkuran. EHBildu eta PSE-ren aldeko bozkek babestu dute erabakia, EAJ-ren udal ordezkariak abstenitu ziren. 

Usurbilgo Udalak oroitarazten duenez, martxoaren 25eko udalbatzarrean "prozedura ireki eta ohikoaren bitartez Usurbilgo Haur Eskola zerbitzu-emakidaz kontratatzeko lizitazioa martxan jarri zen, udal Kontratatzaile Plataforman argitaratuz". 

Gerora, eskaintzak aurkezteko epea zabaldu zutenean, "lizitatzaile bakarra aurkeztu da: Udarregi Ikastola IKE".