Estreinatu berri dugun urte garai honetara egokitu ohi dituzte hainbat zerbitzuek, eguneroko ordutegia. Sutegi udal liburutegiak astelehen honetan bertan, ekainaren 28an jarri du martxan uda partekoa. Gaur hasi eta iraila hasierara arte, goizez izango da zabalik, 9:30-14:00 artean. Uztaila amaiera bitarte, astelehenetan, arratsaldez ere irekiko dute, bi orduz, 17:00-19:00 artean. "Badator uda gurera! Eta Sutegi Liburutegian aurkituko gaituzu zure liburu/pelikula/diska aukeraketan laguntzeko prest", adierazi dute liburutegitik sare sozialen bidez.
Opor giro beteko proposamen batekin ere badatoz. "Aizu, eskuartean duzun liburuari argazkia atera, sarera igo, eta izendatuko gaituzu?", hortxe datozen hilabeteotarako luzatzen duten gonbita.
Sutegi udal liburutegiarekin bideotatik jar zaitezkete harremanetan:
943 36 06 92
688 625 477 (Whatsapp)
biblioteka@usurbil.eus
Twitter: @usurbib
Facebook: https://www.facebook.com/sutegi05
Instagram: https://www.instagram.com/sutegi05/
Youtube: https://www.youtube.com/user/Sutegi05
Liburuen kontsulta, online katalogoan:
katalogoak.euskadi.eus
liburubila.euskadi.eus